Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek 2016an % 11,5 aurreztea lortu zuen hiriko kaleen argiteria publikoaren fakturan, 2015eko datuekin alderatuta

2017/01/23

Kontsumoa murriztea, prezioak egokitzea eta argi konbentzionalak LED teknologiako argiengatik ordezkatzea dira arrazoiak. Udalak, EVE-Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, hobekuntzak posible egin dituzten energia eraginkortasun politikak garatzen jarraituko ditu.

Eibarko Udalak aurreko urtean, 2016an, % 11,5 aurreztea lortu zuen herriko argien faktura energetikoan, aurreko urtearekin alderatuta. Murrizketa horrek argiteria publikoaren elektrizitate gastuan 306.166 euro suposatu zituen 2015ean eta 2016an, berriz,  271.322 euro, hau da, 34.844 euro gutxiago. Azken urtean, kontsumoa % 5 murriztu zen; izan ere, kontsumoaren eta fakturazioaren aldagaiak desberdinak dira, kontratatutako tarifen eta beste faktore batzuen arabera.

Zerbitzu Sailetik adierazi dutenez, aurrezpen ekonomiko eta energetikoen arrazoiak hiru dira: kontsumoaren murrizketa, tarifen egokitzapena eta, hirugarrenez, argiztapen tradizionalaren sistemaren etengabeko eraberritzea, Eibarko argiteria publikoan LED teknologiako argi berriak ordezkatzeko.

Aipatutako aurrezpen garrantzitsu horien faktore nagusienetako bat izan da argiteria publikoan argi konbentzionalak LED teknologiako argi berriengatik ordezkatzeko programa. Gainera, 2015eko urte amaieran jarduera garrantzitsua burutu zen Eibarko hamabost gunetan San Andrés, San Juan, Julián Etxeberria, Errebal, Muzategi edota  Urkizuko Pasealekuan ipinitako 187 argi berriekin. Aurreko urtean, 2016ko urte amaieran, argiak ordezkatzeko planak aurrera jarraitu zuen Eibarko beste toki gehiagotan. Jarduera horien bidez lortutako aurrezpenak urte honetako kontsumoaren eta fakturazioaren emaitzetan ikusi ahal izango dira.

2013an, Eibarrek 2.543.977 kilowatt-orduko kontsumitu zituen argiteria publikoan; hurrengo urtean, berriz, 2.519.121 kilowatt-orduko, eta, 2015ean,  2.255.512 kilowattetara jaitsi zen kontsumoa. Aurreko urtean, 2016an, 2.145.213 kilowattetara jaitsi zen.

Fakturazioari dagokionez, Eibarko Udalak 2013an 342.729 euroko faktura ordaindu zuen kontsumo elektrikoarengatik bere kaleetan; 2014an, berriz, zenbatekoa 317.201 euroetara jaitsi zen. Hurrengo urtean, 2015ean, gastua 306.166 eurokoa izan zen eta 2016an, 271.322 euroetara jaitsi zen.

Bitxikeri gisa, kontsumoak modu adierazgarrian aldatu egiten dira urtearen hilabeteen arabera. Argiteria publikoan kontsumo handieneko hilabetea 2016an otsaila izan zen eta, jarraian, apirila eta urria. Kontsumo gutxieneko hilabeteak, berriz, maiatza, uztaila eta martxoa izan ziren.