Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala, COVID-19ren aurkako txertoetarako sarbide unibertsalari buruzkoa

Eibarko Udala

Eibarko Udala.

2021/06/14

Azkenaldian gertatu den osasun publikoko larrialdi garrantzitsuena dugu gure aurrean.2.6  milioi pertsona baino gehiagok galdu du bizitza mundu osoan. Mundu-ekonomiak bilioika dolar galdu ditzake immunizazio mailak ez badu azkar gora egiten mundu osoan. Nazioetako osasun sistemak erortzear daude, herrialde askotako ekonomiak zapalduta eta milioika pertsonen bizibidea arriskutan.

COVID-19aren aldaera berriek erakusten digute birusa toki guztietan menperatu arte, ez dugula irabaziko. Urtebete geroago, argi dago txertoen fabrikazioa eta erabilgarritasuna esponentzialki handitzea eta mundu mailan bidezko banaketa bermatzea premiazkoak direla. Honek, ezagutza, datuak, baliabideak eta jabego intelektuala zabalki elkarbanatzea eskatzen ditu, diru-sarrera ertain eta txikia duten herrialdeekin batez ere.

Estatu Batuetako Administrazioak patenteen liberalizazioa bultzatzeko iragarkiari ongi etorria egiten diogu eta, uste dugu, orain Europar Batasunari dagokiola pausuok jarraitzea. Espainiak gauza interesgarriak agertu ditu, baina neurri zehatzetan bihurtu behar dira.

Zentzu berean azaldu dira Osasunaren Mundu Erakundeko Zuzendaria, munduko 100 gobernu baino gehiago, gizarte zibileko ehundaka elkarte eta sindikatu. Beraiekin bat egin dugu Europako batzordeari eta EB-ari mailarik gorenean eztabaida dezaten eskatzeko, behin behineko salbuespenak bultzatu ditzaten Merkataritzarekin Lotutako Jabetza Intelektual eta Ezaguerari buruzko Akordioetan (ADIPC gaztelaniaz). Hegoafrikak eta Indiak proposatutako salbuespenak jabetza intelektuala eta ezaguera partekatzea erraztuko luke. Ekimen honekin jabetza intelektualak sortutako monopolioak ekidituko litzateke eta zuzenbideko ziurtasun eza deuseztatuko litzateke. Honek jarduteko askatasuna eskaintzen du eta ondorioz, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna eta merketasuna handitu eta azkartzeko lankidetza ahalbidetuko litzateke.

Gure gizarteek, garesti ordaindu dute jadanik pandemiarekin lotutako bizitza galera eta atzerapen ekonomikoa. Egoera hau txarrera doa egunetik egunera. Horretaz gain, diru publiko kopuru handia dago COVID-19aren inguruko teknologietan egiten ari diren aurrerakuntzak bultzatzen. Txertoa biztanleria guztira ahalik eta azkarren heltzeko elkarrekin lan egitea eta galarazten duten oztopo guztiak kentzea guztion intereserako da.

Guzti honengatik, Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Espainiako Gobernuari zuzendutako hurrengo eskaera adostu du:

1. Mundu mailako lankidetza oztopoak kentzea, txertoen hedapena, behar besteko ekoizpena eta mundu guztian garaiz eta zuzentasunez banatzea berma daitezen. Hor sartu beharko litzateke beste estatuei laguntza teknikoa eta ekonomikoa eskaintzea, Osasunaren mundu erakundeak ezarritako zientzia eta COVID-19 baliabideak elkarbanatzeko mekanismoetan elkar laguntzea; hala nola, COVID-19 -aren kontrako Tresnen Irispen Azeleradorea (ACT-A) eta honen oinarri den COVAX, herrialde arteko txertoen bidezko banaketarekin lotuta dagoena.

2. Bermatu, Jabetza intelektualeko zuzenbideak ezein herrialderi osasun eskubideak babestea ez diola ekiditen. Horretarako,            behin            behineko salbuespenak beharrezkoak dira Merkataritzarekin Lotutako Jabetza Intelektual eta Ezaguerari buruzko Akordioetan (ADIPC gaztelaniaz), COVID-19 aren kontrako osasun-produktuen ekoizpenerako.

3. Udal akordio hau Espainiako Gobernuko Presidentziari, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari eta ondorengo erakundeei: Amnistía Internacional, Médicos sin Fronteras eta Oxfam Intermón jakinaraziko zaie.