Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalaren eta herritarren arteko komunikazioaren eta gardentasunaren egoera baloratzeko inkesta

Eibarko Udala

Eibarko Udala.

2020/10/20

Helburua da Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea. Inkesta betetzeko epea azaroaren 3an amaituko da.

Eibarko Udalak gogobetetze inkesta bat jarri du herritarren eskura, erakundeak udal-komunikazio eta -gardentasunaren arloan duen egoera aztertzeko.

Azterketa hori Udaletik garatuko den 2020-2023 Komunikazio eta Gardentasun Plan berriaren parte da. Plan horren helburua da erakundearen barne- eta kanpo-komunikazioa hobetzea da, bai eta udal-gardentasuna ere, eta Udala herritarrei are gehiago hurbiltzeko behar diren tresnak ezartzea.

Inkesta anonimoa eta konfidentziala da, eta udalaren webgune honen bidez bete ahal izango da. Dena den, PDF formatuan ere deskargatu dezakezu eta, bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali: komunikazioa@eibar.eus