Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak "Nik Eibarren erosten dot" kanpaina jarri du abian herriko merkataritzari eta ostalaritzari zuzenduta

"Nik Eibarren erosten dot" kanpaina.

"Nik Eibarren erosten dot" kanpaina.

2020/06/01

Parte hartu nahi duten establezimenduek atxikimendu-agiri bat sinatu beharko dute ekainaren 4a baino lehen (12:00ak baino lehen), egun hau barne. Dokumentu hau udal webgunean eta www.nikeibarrenerostendot.eus helbidean aurki daiteke.

Eibarko Udalak datorren ekainaren 8tik aurrera “Nik Eibarren erosten dot” kanpaina jarriko du abian, Eibarko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetan erosketa-bonoen ekimen berria, eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren bulegoa arduratuko da kanpaina koordinatzeaz eta kudeatzeaz.

Aurreko kanpainekiko aldea da oraingoan baldintzak betetzen dituzten eta hala nahi duten Eibarko establezimendu guztiek bat egin ahal izango dutela (ez ECCAko kideek bakarrik), baina aldez aurretik atxikimendu-dokumentu bat sinatu beharko dute.

Horrela, parte hartu nahi duten establezimenduek atxikimendu-agiria bete eta posta elektronikoz bidali beharko dute info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidera, edo, bestela, ECCAren bulegoetan entregatu beharko dute, ekainaren 4ra arte (osteguna). Dokumentua eskuragarri dago Udalaren webgunean eta www.nikeibarrenerostendot.eus webgunean.

Parte hartu nahi dutenek edozein zalantza izanez gero, 943.25.40.83 telefono zenbakira deitu dezakete edo info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidera idatzi.

Aste honetan zehar, kanpainaren ezaugarriak eta atxikitako establezimenduetan erosketak egiteko erosketa-bonuak erosteko baldintzak jakinaraziko zaizkie Eibarko herritarrei.