Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak kanpaina berri bat egingo du Eibarko Merkataritza Gune Irekiarekin (ECCA) eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, tokiko merkataritza sustatzeko Gabonetako kanpainari begira

‘Eibar oparitu’ txartelaren bitartez tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko kanpainaren aurkezpena.

‘Eibar oparitu’ txartelaren bitartez tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko kanpainaren aurkezpena.

2023/12/15

50, 100 eta 250 euroko opari-txartelak eros daitezke, eta 50 € bakoitzeko, abenduaren 26an egingo den zozketarako partizipazio bat lortuko da. "OPARITU EIBAR" txartelen erosketek partizipazioak lortuko dituzte 1.000 €-rainoko balioa duten txartelen zozketan.

Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkarteak (ECCA), Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin, abenduaren 12tik, asteartea, ‘Eibar oparitu’ txartelaren bitartez tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan.

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “gure auzoetan saltokiak egotea funtsezkoa da, auzoen ongizatean eta bizitasunean laguntzen baitute. Auzotarrentzakko elkarguneak dira; lotura komunitarioak sendotzen dituzte. Gainera, tokiko enplegua sorten dute eta gure bizilagunen parte-hartze aktiboa eragiten du lan-bizitzan.” Azkenik, gure hirian erostera animatzen ditu eibartarrak.

“Oparitu Eibar” txartelari atxikitako Eibarko denda, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduetan erosteko VISA txartel baliagarri bat da. Txartela Gabonetako erosketak egiteko edo Gabonetan oparitzeko erabili daiteke. Txartela salgai dago jada abenduaren 12tik 25era arte www.erosieibarren.eus plataformaren bitartez. NAN bakoitzeko txartel kopuru mugagabea erosi ahal izango da.

Txartela kanpainari atxikitako eta datafonoa duten denda, zerbitzuen establezimendu edo ostalaritza establezimendu guztietan erabili ahal izango da, erosketaren edo gastuaren zenbatekoak haren bitartez kentzen joango baitira.

Gabonetan "Eibar Oparitu" txartelak eskaintzen duen abantaila da abenduaren 25a baino lehen 50, 100 edo 250 euroko txartelak erosiz gero, 1.000 €-ko opari-txartel baten eta 100 €-ko 10 txartelen zozketan sartuko dela. Txarteletan erositako 50 euro bakoitzeko, abenduaren 26an, asteartean, egingo den zozketan parte hartzeko partizipazio bat lortuko da.

Txartelek, erosi ondoren, ez dute iraungitze-datarik atxikitako udalerriko 200 establezimendu baino gehiagotan erosketak egiteko. Horien zerrenda www.erosieibarren.eus webgunean kontsulta daiteke, hau da, "Oparitu Eibar" txartela erosten den webgunean.

Txartela webgunean erosi ondoren, erosketa-eguna baino bi egun baliodun geroago jaso ahal izango dira aukeratutako bilketa-puntuan, erosketaren erreferentzia-zenbakia NANarekin batera aurkeztuz.

Bilketa-establezimenduak honako hauek dira: "Burbujas y más" (Estaziño kalean), "Lacuesta optika" (Fermín Calbetón kalean) eta " Amañako estankua.