Eibarko Udalak "Hitzegin dezagun Immigrazioaz" solasaldian parte hartzera deitzen du
2014/10/24
Hurrengo asteazkenean, urriak 29, 18.30etan, Udaletxeko patioan "Hitzegin dezagun Immigrazioaz" solasaldia ospatuko da, "Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten" II Jaurdunaldien itxiera bezela.
Hurrengo asteazkenean, urriak 29, arratsaldeko 18.30etan, Udaletxeko barruko patioan, "Hitzegin dezagun Immigrazioaz" solasaldia ospatuko da, "Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten" II Jaurdunaldien itxiera ekitaldi bezela.
SOS Arrazakeria eta Eibarko Udaleko kideek parte hartuko dute eta solasaldia Silbia Hernandez, Eta Kitto-ko kazetariak, moderatuko du.
Sarrera librea da eta biztanleria animatu nahi da bertan parte har dezan, zalantzak, iradokizunak eta ekarpenak egiten.
Joaten den orok, "Zurrumurruak desegiten" liburuxka jasotzeko aukera izango du, non immigrazio atzerritarrari buruzko 10 zurrumurru hedatuenak desegiten diren.
Antolatzaileak: Eibarko Udaleko Immigrazio alorra eta SOS Arrazakeria.