Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak ezbairik gabe eta aho batez arbuiatzen du aste honetan gertatutako eraso sexista

2016/02/26

Era berean, Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, gaztea eta haren familia babestu nahi du, haiek behar duten guztia eskaintzeko prest dagoela adierazi.

Aste honetan izandako exhibizionismo gertaera latzaren aurrean, gizonezko batek neskatila adingabe bati egindakoa, Eibarko Udalak ezbairik gabe eta aho batez arbuiatu eta gaitzesten du eraso sexista eta nazkagarri hori eta, era berean, Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, gaztea eta haren familia babestu nahi du, haiek behar duten guztia eskaintzeko prest dagoela adierazi. Udalak hiritar guztiei dei hau egin nahi die: horrelakorik gertatuz gero, norbaitek horrelakorik ikusiz gero, segituan, Ertzaintzari edo Udaltzaingoari deitzea.

Eibarko Udalak aho batez arbuiatzen du edozein motatako bortizkeria sexista.