Eibarko Udala

Eibarko Udalak eta Euskotrenek udalbuseko flota osatzen duten unitate berria aurkeztu dute

2012/05/11
EuskoTreneko Zuzendari Nagusiak, Jose Ignacio Asensiok eta Eibarko alkateak, Miguel de los Toyosek gaur goizean Eibarko UDALBUS garraioaren udal zerbitzurako EuskoTrenek erositako unitate berria aurkeztu dute.

Unitate honekin EuskoTrenek erositako hiru autobusen flota osatzen du. Hirugarren autobus hau, IRIBUS (IVECO) enpresak fabrikatuta eta FERQUI karrozeriarekin, gaurtik aurrera zerbitzuan egongo da ordezko unitate bezala egun zirkulazioan dauden unitate biri txandakako modu batean deskantsua emateko.

Autobus hau, aurreko biek bezala, EEV-ko ingurumeneko araudia betetzen du, horrek egungo Euro V araudiaren ingurumeneko baldintzak hobetzen ditu, partikula-igorpenak murrizteko %30ean.

 

Orokorrean, autobusen ezaugarririk nabarmenenak ondorengoak dira:

-        Gurpil-aulkietan elbarritasunarekin dauden pertsonentzako sartzeko arrapala (MUP)

-        6 leku MUPrentzako beso-pausatzeko ezkutagarriarekin, besaulkian esertzeko errazago izan dadin.

-        Autobusak esertzeko 18 leku ditu eta 20 zutik joateko.

-        Helmuga adierazten duen errotulu elektronikoa.

-        Atzerantz joateko eta eskumako aldea ikusteko kamara, eskolako araudia betez.

-        Ustiapen laguntza sistema (ULS).

-        Jendearentzako informazioa emateko TFT monitorea eta Aginte Postura konektatuta ULSaren bitartez. Horri esker erabiltzaileak hurrengo geralekuaren berri izango du, eta baita mezuak emateko postu nagusitik ere, hala nola, trafikoan egon daitezken aldaketak.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren barruan dagoen EuskoTrenek kudeatutako Eibarko egungo hiri barruko garraioaren UDALBUS udal zerbitzua, 2010eko urtarrilaren 18an funtzionamenduan sartu zen.

Ordutik aurrera, udal zerbitzuaren eboluzioak goraka joera adierazi du. 2011ko ekitaldian, eskabideak 54.702 pertsonako kopurura iritsi zen, horrek 2010eko ekitaldiarekin erkatuz gero %1,61eko hazkundea ekarri zuen. Urte hori 53.836 pertsonen eskabidearekin itxi zen.