Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak eta Bic Gipuzkoak "Toribio Echevarria" sarien 26. edizioa sustatu eta babestuko dute

2016/03/15

Sariek sorkuntzarako eta berrikuntza teknologikorako ekimenak bultzatu nahi dituzte. Hautagaitzak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 25era arte dago zabalik, 15:00ak baino lehen. Hautagaiek izena emateko orria egoki bete eta bertan eskatzen den dokumentazio guztia www.toribioechevarria.com web orrira igo beharko dute.

Eibarko Udalak, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailetik eta Bic Gipuzkoa Berrilanek, Toribio Echevarria Sarien 26. edizioa bultzatu eta babesten dute. Eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Ekintzailetza Zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapenarako, Landa Ingurunerako eta Lurralde Orekako departamentua, SPRI, APD, CÁMARA DE GIPUZKOA, DIARIO VASCO,  ELKARGI, ADEGI, CEBEK eta SEA-ren laguntza izango dute.

Aipatutako sariek sorkuntzarako eta berrikuntza teknologikorako ekimenak bultzatu nahi dituzte; betiere, ekimen horien helburua berrikuntza kultura finkatzea eta Euskadiko enpresa sarea modernizatzea bada. Hori guztia enpresa berriak sortuz eta jadanik lanean diharduten enpresak garatuz lortzen da.

Sari horiek antolatzearen helburua honako hau da: ekintzaileen lana onartzea (esfortzuak, nekeak, hartutako arriskuak); ekimen lehiatsua bultzatzea; eta enpresak sortzeko eta garatzeko motibatzea.

Ohorezko sari honen xedea da Berrikuntza Teknologikoaren alde eginiko beren apustu jarraitu eta sendoari esker gure gizarteko aberastasuna eta enplegua sustatu nahi eta beren inguruko eraldatze sozioekonomikoari ekarpen garrantzitsua egin dioten Enpresa eta Ekintzaileak ondratzea.

Aitorpen-profilak

Toribio Echevarria Sariaren Testuinguruan eta Iñaki Goenagaren irudiaren harira, bi aitorpen-profil proposatzen dira:

1.- Beren balio erantsi handiko itzulkinei esker Eibarri ekarpen handia egiten dioten eta/edo egingo dioten Eibarko ETEn Ekimenak edo Proiektuak (indibidualak zein lankidetzak): tokiko garapen jasangarria edo goi-mailako lanpostuen sorrera sustatuko dituzten jarduera estrategikoak.

2.- Toribio Echevarria Sariko edizioren batean saritutako lagun batek sortu duen profil teknologikoko enpresa berritzaileak, beti ere fakturazioari, goi-mailako lanpostuen sorrerari, nazioartekotzeari eta trakzio-efektu berritzaileari dagokionean duten inpaktua aipagarria bada.

Agiriak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 25era arte dago zabalik, 15:00ak baino lehen. Hautagaiek izena emateko orria egoki bete eta bertan eskatzen den dokumentazio guztia Toribio Echevarria Sarien web orrira igo beharko dute. Hautagaiek kandidatura erregistratzean hautatuko dute. Deialdiaren oinarriak deskargatzeko SAKATU HEMEN.