Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak Errebalgo kontratua formalizatu du obra-zuzendaritzarekin

2019/04/15

Ostegunean, apirilak 11, Errebal Hiru Aldi Baterako Enpresa Elkarteak eta Udalak dokumentua sinatu zuten lanak berriz hasteko bidezko izapideak formalizatzeko. Azken pauso administratibo hau emanda, erabilera anitzeko espazioaren obrak hurrengo egunetan hasiko dira.

Hurrengo egunetan hasiko dira Errebal Plazia erabilera anitzeko espazioaren lanak, Eibarko Udalak ostegunean Errebal Hirurekin  —proiektuaren obra-zuzendaritza esleitu zaion enpresa— kontratua sinatu ondoren. Obra-zuzendaritza joan zen martxoan adjudikatu zitzaion 197.707,95 eurotan (BEZa barne) Errebal Hiru Aldi Baterako Enpresa Elkarteari, zeinak Injelan SL eta ZMZ Asociados SLP sozietateek osatzen duten.

Obra-zuzendaritzaren adjudikazioaren bidez, Iza y Campezo eraikuntza-enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak —Udalak otsailean adjudikatu zizkion lana 5.369.178,80 eurotan (BEZa barne)— Errebal espazioan sartu eta erabilera anitzeko obrak hasi aurreko lanei ekin ahalko die.

Hala, lanak berriro hasi ostean, eraikuntza-enpresak 15 hilabete izango ditu obrak amaitzeko, epe horretan adjudikatu baitzen proiektua. Modu horretan, adjudikazioaren ostean ezarritako epeak betetzen dira.

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, "obra-zuzendaritzaren kontratazioa formalizatu ondoren, aurreikusi daiteke Aste Santutik bueltan ekingo zaiela berriz ere Errebalgo obrei.  Horrek erakusten du Gobernu-taldeak proiektu honekin duen konpromisoa; aurrera jarraitzen dugu lanean eta eraikina errealitate izango da laster”.