Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak bere elkartasuna adierazi dio Ekuadorri eta 2.000 euroko laguntza humanitarioa eman

2016/04/22

Miguel de los Toyos alkatearen ekimenez emandako laguntza horren onespena atzo izandako Bozeramaileen Batzarrean jakinarazi zen. Eibar-Ermua Gurutze Gorriak bideratuko du diru-laguntza hori. Aurtengo Aurrekontuan, Udalbatzak 6.000tik 10.000 eurora igo du “Hondamendi naturaletarako diru-emaitzak” partida, Irabazi Taldeak aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz.

Eibarko Udalak 2.000 euro eman ditu Ekuadorren izandako lurrikararen ondorioak leuntzen laguntzeko. Zenbateko horren onespena, Miguel de los Toyos alkatearen ekimenez emandakoa, Bozeramaileen Batzarrean jakinarazi zen. Diru-laguntza humanitario hori Eibar-Ermua Gurutze Gorriak bideratuko du  herrialde hegoamerikarrera bidaltzeko.

Aurtengo Aurrekontuan Udalbatzak 6.000tik 10.000 eurora igo du “Hondamendi naturaletarako diru-emaitzak” partida, Irabazi Taldeak aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz.

Era honetan, Eibarko Udalak berretsi egiten du hondamendi naturalen bat gertatzen denean nazioarteko elkartasunarekiko eta laguntza humanitarioarekiko betidanik erakutsi duen konpromisoa, oraingo honetan Ekuadorrekin, non, joan zen apirilaren 16an, Richter eskalan 7,8ko magnitudea zuen lurrikara batek kalte handiak egin baitzituen herrialde hartako kostaldean.

Lurrikararen ondorioz ehundaka izan dira bizia galdu duten pertsonak, milaka zauritu daude, eta oraindik inork ez daki zenbat dauden hondakinen azpian. Lurrikara izan eta hurrengo 24 orduetan 200 erreplika inguru izan dira eta tragedia horren ondorioz Ekuadorreko gobernuak salbuespen egoera deklaratu behar izan du, 60 egun iraungo duena.

Gurutze Gorriak argitara emandako datuen arabera, herrialde hartan 70.000tik 100.000 pertsona inguru dira laguntzaren bat behar izango dutenak. Lurrikara sortu zen lekutik Ekuadorreko punturik hurbilenera bitarteko tarte hori zeharo txikituta geratu denez, bizirik ateratzea lortu izan dutenen gauzarik premiazkoenak ura, janaria eta ostatua dira.

Espainiako Gurutze Gorria elkar lanean ari da Ekuadorrekoarekin izandako kalte eta galera guztiak zenbatzeko eta premiarik larrienak zeintzuk diren ikusteko. Horregatik, hiritar guztiei dei bat egin die kaltetuei laguntzeko, horretarako zabaldu dituen banku-kontu horietako batean diru-transferentziak eginda. Hona hemen kontu horien zenbakiak:

Hondamendi naturaletarako urteko partida

Eibarko Udalak, urtero, bere Aurrekontuetan, “Hondamendi naturaletarako diru-emaitzak” izeneko partida bat izaten du Gizarte Elkartasuneko Proiektuak programaren barruan.  Zenbateko hori banatzen joaten da urtean zehar sortzen diren premia puntual horiei erantzuteko, munduko edozein lekutan premia dagoenean erantzuteko.  Ekuadorri emandako laguntza hau 2016. urtean ematen den aurreneko laguntza da.

Joan zen urtean, 2015ean, Eibarko Udalak 3.000 euroko diru-laguntza bat bidali zuen Nepalera, lurrikarak 2.000 hildakotik gora eragin zituen herrialdea; Mediterranioko migrazio-krisialdian laguntzeko 2.000 euro eman zituen eta beste 2.000 eman ziren, Tinduf-eko kanpamenduetan, euriteen ondorioz,  errefuxiatu sahararrek bizitzen ari ziren egoera latzari aurre egiten laguntzeko.