Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak bat egin du Pasaiako alkateek eta alkate ohiek beren korporazioko bi kide ohien kartzelaratzearen inguruan sinatutako idatziarekin

Eibarko Udalak bat egin du Pasaiako alkateek eta alkate ohiek beren korporazioko bi kide ohien kartzelaratzearen inguruan sinatutako idatziarekin

Eibarko Udaletxea.

2017/11/17

Aste honetan egindako Bozerameileen Batzordean aztertu zen Pasaiako alkate ohi den Amaia Agirregabiriarengatik eta udal horretako funtzionario ohi den Iker Rocandio eibartarrarengatik idatzitako elkartasun testua.

Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, udal talde guztien babesarekin,  -Eibarko EAJ-PNV taldea izan ezik-, bat egin du Pasaiako alkate ohi den Amaia Agirregabiriarengatik eta udal horretako funtzionario ohi den Iker Rocandio eibartarrarengatik egindako elkartasun adierazpenarekin. Eibarko udal talde politikoek onartutako proposamena Pasaiako alkate ohiek aurkeztutako idatzi batetik dator.

Amaia Agirregabiriari eta Iker Rokandiori espetxe-zigorra jarri zieten; bi udaltzainek kotxe bateko jabearekin izandako liskarrengatik udaltzainei epaitegira ez joateko esan izana leporatzen diete, “justizia ez jarraitzea”.

Proposamenean eskatzen da “emandako epaian bien espetxeratzea ez jasotzea eta hirugarren mailako espetxe zigorra ezartzea kartzelan sartu baino lehen, eta hori posible izango ez balitz, ahalik eta azkarren garatzea”.

Pasaiako bi alkate ohien idatzian ondorengoa adierazten da: “ondo ezagutzen ditugu alkate izatera iristen den pertsonak hartu behar dituen erabakiak gurea bezalako udalerri batean”.

“Hartutako erabakiekin asmatzea ez da lan erraza beti eta, askotan, herritarren arazoak konpontzeko borondateak zalantzak sortzen dizkigu gure jokaeran; batzuetan, posible da huts egitea” adierazi dute.