Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak aurrera jarraitzen du oinezkoen pasabide goratu berriak eraikitzen hirian, beste bost obrarekin

Eibarko Udalak aurrera jarraitzen du oinezkoen pasabide goratu berriak eraikitzen hirian, beste bost obrarekin

Oinezkoen pasabidea Urkizun.

2016/01/13

Hemendik hilabetera, oinezkoen pasabide goratu berriak izango dituzte honako kale hauek: Julián Etxeberria, Juan Gisasola (Txaltxa Zelai parean), Fermín Calbetón (Untzagako dorrerako bidegurutzean), Arikitza-Bidebarrieta-Urtzaile bidegurutzea eta Barrena kalea (51. zk.aren parean). Lanak PROBISA VIAS Y OBRAS, S.L. enpresari esleitu zitzaizkion pasa den abenduan, 72.019,68 €an (BEZa barne); egiteko epea lau astekoa da. Horrekin, Udalak oinezkoen segurtasuna handitzen jarraitu nahi du, baita hirian ibiltzen diren pertsona guztiei irisgarritasuna bermatzen ere.

Eibarko Udalak, datozen asteotan, hainbat jarduketari ekingo dio oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko eta hiri osoan zehar bide-segurtasuna handitzeko, azken urteotan egiten ari den lanarekin jarraituz.

Horrela, oinezkoen beste sei pasabide goratu eraikiko dira, Julián Etxeberria kalean altxatu berri denari gehituko zaizkionak. Proiektu honetan aurreikusita dauden erdialdeko kaleetako obrak datorren astelehenean, urtarrilaren 11n, hasiko dira (Fermín Calbetón –Untzagako dorrerako bidegurutzean– eta Juan Gisasola –Txaltxa Zelai parean–), beti ere eguraldiak eragozten ez badu. Bi kale horietako lanak amaitu ondoren, lanak beste bi eremuetan hasiko dira: Arikitza-Bidebarrieta-Urtzaile bidegurutzean (oinezkoentzako hiru pasabide egingo dira, obra bakar batean) eta Barrena kalean (51. zk.aren parean).

Obra guztiek bukatuta egon beharko dute otsailaren 11rako, horiek gauzatzeko lau asteko epea du-eta PROBISA VIAS Y OBRAS, S.L. enpresa esleipendunak. Lanen aurrekontua 72.019,68 €koa da (BEZa barne).

Oinezkoen 40tik gora pasabide goratu gehiago 2011tik

2011n hasi ziren altxatzen lehenengo oinezkoen pasabide goratuak; harrezkeroztik, Eibarko Udalak oinezkoen 40 pasabide goratu baino gehiago jarri ditu. Horiekin hiriko kaleen irisgarritasuna hobetu, eta, aldi berean, bide-segurtasuna handitu da, hirigunean abiadura txikiagoan ibili behar dute eta gidariek.

Dagoeneko, hainbat kalek eta bidek dituzte horrelako oinezkoen pasabideak: Errekatxu, Otaola, Tiburzio Anitua, Legarre, Ziriako Agirre, Urkizu… Udalak horrelako pasabideak jartzen jarraitu nahi du Eibarko bidegurutze gehiagotan, ahalik eta oztopo arkitektoniko gehienak kentzeko eta hiriko bide-segurtasuna handitzeko.