Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak "Aquarius" itsasontzian dauden errefuxiatuetako batzuk hirian hartzeko eskaintza egin du

Eibarko Udalak "Aquarius" itsasontzian dauden errefuxiatuetako batzuk hirian hartzeko eskaintza egin du

Eibar.

2018/06/13

Alkatetza Espainiako Presidenteari, Lehendakari eta FEMPera (Espainiako Probintzia eta Udal herrien Federazioa) zuzendu zaio Eibar pertsona hauen harrera hiria izateko borondatea aurkezteko. Miguel de los Toyos Alkatearen hitzetan, “Eibar beti izan da hiri solidario bat, eta halako uneetan, pauso bat aurrera eman behar dugu”.

Siriako giza-krisialdiari aurre egiten laguntzeko egindakoa berretsiz, Eibarko Udalak Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta FEMP elkarteari (Espainiako Probintzia eta Udal herrien Federazioa) Aquarius itsasontzian dauden errefuxiatuetako batzuk hartzeko eskaintza egin dio.

Espainiako Gobernuak hartutako erabakiarekin erabateko adostasuna azaldu nahi du Udalak, eta euren bizitza Europan berriz hasteko asmoa duten pertsona horiei lagundu nahi die.

Miguel de los Toyos Alkatearen hitzetan, “Eibar beti izan da hiri solidario bat, eta halako uneetan, solidarioak garela frogatzeko, pauso bat aurrera eman behar dugu, nahiz eta urruneko gauza izan”. Gainera, Alkatearen ustetan, “erantzunkizun kontu bat ere bada, ezin dugu beste alde batera begiratu ehundaka pertsona, ume asko tartean, noraezean eta euren bizitzak arriskuan daudela jakinda.”