Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak 2.000 euroko laguntza humanitarioa bidali dio Mozambikeri

2019/03/22

Dirulaguntza honekin, Eibar-Ermua Gurutze Gorriaren bidez bideratuko dena, arindu egin nahi dira Idai zikloiaren ondorioak, zeinak milaka hildako laga dituen eta hainbat hiri suntsitu.

Eibarko Udalak, Eibar-Ermua Gurutze Gorriaren bidez, 2.000 euroko dirulaguntza bideratu du Mozambikerentzat, ekaitz tropikal bat herrialdetik igaro ondoren sortutako egoera arintzeko.

Herrialdearen egoera oso larria da, martxoaren 14tik 15erako gauean, Idai zikloi tropikalak Mozambike erdialdea, Beira hiri ingurua—herrialdeko laugarren handiena, 550.000 pertsona baino gehiagoko biztanleriarekin— zeharkatu ondoren. Haizeteek, 170 eta 190 km/h-ko abiadurakoak, eta euriteek txikitu egin dute hiria, eta haren azaleraren % 90i eragin diote.

Gurutze Gorriak Udalari igorritako txosten baten arabera, ofizialki 68 hildako daude eta mila bat zauritutik gora zenbatu dira, baina  identifikazio-lana aurreratu ahala, kopuru hori nabarmen igo liteke. Milaka eta milaka pertsonak galdu dute beren etxea eta aterpea bilatu behar izan dute inprobisatutako lekuetan.

Halaber, azpiegituretan eragindako kalteak handiak izan dira. Beiran eta Sofalan, besteak beste, elektrizitatea eta komunikazioa eten egin dira eta zailtasun handiak izaten ari dira laguntza humanitarioa iristeko, nagusiki, aterpeak, ura, saneamendua, osasuna eta logistika emateko.

Egoerak okerrera egin dezake, uholde gehiago aurreikusita baitaude. Inguruko herrialdeetan ere, Zinbabuen edo Malauin, esaterako, zikloiak kalte pertsonal eta material larriak eragin ditu. Nazio Batuen Erakundearen arabera, haizete eta eurite indartsuek milioi eta erdi pertsona baino gehiagori eragin diote modu zuzenean.

Une honetan, ehunka boluntario daude Mozambike-Gurutze Gorrikoak zonalde kaltetuenetan elkarlanean ari direnak Espainiako Gurutze Gorriarekin, ura, saneamendua eta logistika emateko.

2015.urteaz geroztik, Eibarko Udalak 35.000 euro baino gehiago bideratu ditu Nepal, Indonesia, Perú, Guatemala, Sierra Leona, Filipinas, Ecuador o Haitíra, besteak beste, hondamendi meteorologikoek eragindako ondorio larriak arintzeko xedez.