Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udala "ZurrumurruEZ!" zurrumurruen kontrako sarean integratu da

Eibarko Udala "ZurrumurruEZ!" zurrumurruen kontrako sarean integratu da

logoa

2014/06/10

SOS Arrazakeriak, gipuzkoako sei udalerrik eta Tolosaldeako eskualdeak, beste herrialdeetatik etorritako pertsonen kontrako zurrumurruak frenatzeko eta aniztasunaren ezagutza sustatzeko, "ZurrumurruEZ!" ekimena sortu dute.

Zarautz, Ordizia, Hernani, Astigarraga, Errenteria, Tolosaldea osatzen duten 28ak eta Eibarko udalerriak zurrumurruen kontrako lurralde bezela aitortzen dira, etnia edo jatorria edozein izanda ere, pertsona orok errespetua merezi izango dituen tokiak.

SOS Arrazakeriak eta sarera atxikitutako udalek zenbait ekintza eta material garatuko dituzte atzerriko immigrazioari loturiko zurrumurru eta estereotipoak frenatzeko.

Lau arlotan hasiko da elkarbizitzako hazia landatzen eta zaintzen: Estrategia emozional eta komunikatiboak; Komunikazio arloko lanak (hedabideak, sare sozialak...); Antzerkia eta Bertsolaritza. Aniztasuna eta elkarbizitzaren alde lan egin nahi duen orori tokia ematea da helburua.

Gainera laguntzarako tresnak eta materialak ere editatuko dira, besteak beste: komiki-txartelak, non gizartean errotuen dauden zurrumurruak eta beraien azalpenak agertzen diren; eskuorri tolesgarriak eta zurrumurruen aurkako taulak.

Zurrumurruek diskriminatu egiten dutelako eta egia ez direlako, zatoz "ZurrumurruEZ!" sarera.