Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal berria eratu da

Eibarko Udal berria eratu da

Eibarko Udalbatza berria.

2015/06/13

Adin-mahaiak zuzendu du, gaur, hilak 13, ekitaldia, hau da: hautetsi zaharrenak -Arcadio Benitez- eta zinegotzi gazteenak -Josu Mendikute- Udal Idazkari Nagusiarekin batera osatzen duten mahaiak.

Miguel de los Toyos alkate izendatu dute gaur, hilak 13, ospatutako Udalbatza berezian (PSE-EE, 10 bozka; Igone Lamarain, EH Bildu, 5 bozka; Itoiz Garcia-Anton, Eibar Irabazi, bozka bat; 5 bozka zuri), eta hogei zinegotziak karguaz jabetu dira. Beraz, gaurtik aurrera Udal berria izango dugu Eibarren. “Oiñ dala lau urte, gaurko egunan moduko egun batian, zera esan neban: ziur asko, haxe izango zala politikan nik bizi izandako egunik inportantiena. Gaur, hamen, orduan bihotzez niñuana berriro esan biharrian nago: jaio nintzan herrixan berriro be Alkate izateko zori edar hau dakat eta ez dot sekula aztuko egun hau; egun hau goguan gordeko dot, betiko”, adierazi du alkateak.

Alkatearen konpromezu sendoa da orain arte bezala gogor lan egiten jarraitzea. “Ilusioz beteriko proiektua dugu aurretik. Eduki eta gai ugari lantzen dituen proiektua: ekonomia, hirigintza, teknologia, industria, merkataritza, kirolak, kultura eta gizartea” azpimarratu du.

Legeak dioen bezala, hauteskundeak izan eta hogei egunera eratzen da udala. Hona hemen udalkideen izen-abizenak: Miguel de los Toyos (alkatea), Alberto Albistegui, Idoia Sarasqueta, Patxi Lejardi, Patricia Arrizabalaga, Pedro Escribano, Ana Telleria, Arcadio Benitez, Marisa Larrauri, Eneko Andueza (PSE); Igone Lamarain, Josu Cristobal, Leire Abanzabalegi, Gorka Errasti, Anafran Astigarraga (EH-Bildu); Eva Juez, Jaime López de Gereñu, Mertxe Garate, Josu Mendikute, Elena Ibañez (EAJ-PNV); Itoiz Garcia-Antón (Irabazi).

Aurreko alkateak

Eibarrek, Errepublika aldarrikatu zuenetik, alkate hauek izan ditu: Alejandro Telleria, Domingo Cortazar, Jose Gonzalez Orbea, Justo Oria Gorostiaga, Esteban Orbea Orbea, Luis Palacios Montejo, Javier Eguren Larrañaga, Jose Hernando Alberdi, Jose Maria Echeverria Iraolagoitia, Antonio Maria Yraolagoitia Orbea, Juan Eguia Sarasua, Antonio Landa Mendicute, Mikel Larrañaga Mandiola, Jesus Maria Agirre Arriola, Aurora Bascaran Martinez, Iñaki Arriola Lopez eta Miguel de los Toyos Nazabal.

 

etiketak: Eibar, Udal berria