Eibarko Udala
XXIV. Hamabostaldia Pertsonak Nagusiak

Eibarko Pertsona Nagusien XXIV. Hamabostaldia abian da

2017/04/20
'Pertsona nagusiak bizitzaz gozatzen eta beti martxan' lelopean, edizio berria apirilaren 21etik maiatzaren 5era arte luzatuko da. Biztu Jubilatu eta Pentsiodunen Koordinakundearekin, jubilatuen-etxeekin eta Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatu da. Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean izango da Udalbatza Aretoan, 11:30ean.

Eibarko Udaletxeak Pertsona Nagusien XXIV. Hamabostaldiaren aurkezpena hartu du gaur, apirilak 20. Edizio berria Biztu Jubilatu eta Pentsiodunen Koordinakundearekin, jubilatuen-etxeekin (Ipurua, Urki, Beheko Tokia eta Untzaga) eta Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatu da. Hamabostaldiak 'Pertsona nagusiak bizitzaz gozatzen eta beti martxan' du izenburu eta apirilaren 21etik maiatzaren 5era bitartean egingo da.

Inaugurazio ekitaldia apirilaren 21ean, 11:30ean, egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan. Bertan, Idoia Sarasqueta, Eibarko Udaleko Gizartekintzako zinegotzia; Felix Elcoroiribe, Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundearen Presidentea eta Untzagako presidentea; Mº Teresa Elizondo, Ipurua Jubilatu-etxeko Presidentea; Daniel Conde, Beheko Tokia Jubilatu-etxeko Presidentea eta Manuel Gonzalez, Urki Jubilatu-etxeko Presidentea izango dira. Jarraian, Untzagako Abesbatzaren ikuskizuna izango da, "Lugar ideal" eta "La Perla y Mi viejo San Juan" abestiekin, besteak beste. Ondoren, piskolabisa eskainiko zaie bertaratzen direnei.

Apirilaren 24an, astelehena, "Pertsona nagusiendako elikadura orekatua eta egokia" izeneko hitzaldia eskainiko du Untzaga jubilatu-etxean, 18:00etan, Jaione Yeregui elikadura eta dietetika teknikariak.

Egun bat beranduago, apirilaren 25ean, Orduñara txango egingo da; irteera, 09:00etan, Egogain autobus geltokitik egingo da eta, jarraian, Bidebarrietatik. Bisita egingo da hirigune historikora eta Antiguako Andra Mariaren Santutegira. Izen-ematea apirilaren 21a arte egin daiteke jubilatu-etxeetan. Prezioa 27 eurokoa da.

Apirilaren 26an, Jaione Yereguik, berriz ere, "Pertsona nagusiendako elikadura orekatua eta egokia" hitzaldia eskainiko du Ipurua jubilatu-etxean, 17:00etan. Egun berdinean, Untzaga plazak konzentrazioa hartuko du 19:00etan, pentsioen ahalmen ekonomikoa mantentzearen alde, alargun-pentsioena ere barne.

Apirilaren 27an, Juan Luis Muguerzaren oroimenez Ibilaldia egingo da Debara. Irteera Untzagatik egingo da 09:11n Ardantza apeaderotik eta 09:14an tren-geltokitik. Izen-ematea apirilaren 25a arte egin daiteke jubilatu-etxeetan. Prezioa 5 eurokoa da.

Bestalde, maiatzaren 2rako antolatu dira honako jarduera hauek: toka- eta igeltoka-txapelketa, 12:00etan, eta mahai-jokoen txapelketa: tute, mus eta briska, 17:00etan, biak ere Ipurua jubilatuen etxean. Egun horretan bertan, San Andres Egoitzak txokolate-jana eta kantuak hartuko ditu, 16:00etan.

Maiatzaren 4an, Jaione Yereguik, berriz ere, pertsona nagusiei zuzendutako elikadura orekatua eta egokiari buruzko hitzaldia eskainiko du Beheko Tokian, 17:30ean.

Amaitzeko, maiatzaren 5ean, Hamabostaldiaren amaiera izango da Arraten. Lehendabizi, meza bat izango da, 12:30ean, 4 jubilatu-etxeetako eta Biztuko hildakoen alde eta irteera, 11:30ean, Egogain eta Bidebarrietan izango da. Jarraian, bazkaria izango da Kantabria Jatetxean. Izen-ematea maiatzaren 3a arte dago zabalik jubilatu-etxeetan. Prezioa 12 eurokoa da.