Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Liburutegiko fondo digitalizatua orain ere Hispanan

2011/12/22

Euskal Liburutegi Digitalak, LIBURUKLIKek, bere fondoa sartu du Hispanan

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak LIBURUKLIK daukan fondo digitalizatua orain Hispanan ere kontsultagai dago.

Bere web orrialdean esaten dutenez, Hispanak artxibategien, liburutegien eta museoen bilduma digitalak biltzen ditu, Europar Batasunak sustaturiko Artxibategi Irekiak Ekimenari jarraiki; horrez gain, Espainiako biltegi digitalei dagokienez, Europeanaren antzeko funtzioak betetzen ditu, hau da, bilduma digitalen datu-baseetako edukien eranslea da.

Bilduma horien artean, nabarmentzekoak dira Espainiako unibertsitateen erakundeetako biltegiak eta Autonomia Erkidegoetako liburutegi digitalak, sarbidea eskaintzen baitiete Espainiako ondare bibliografikoko gero eta material mota gehiagori (eskuizkribuak, inprimatutako liburuak, argazkiak, mapak...).

Autonomia Erkidegoetako liburutegi digitalek eta izaera lokalagoa duten beste batzuek beren edukiak eskaintzen dizkiote EuropeanaLocal proiektuari Hispanaren bitartez. Aipaturiko proiektuan Kultura Ministerioak parte hartzen du koordinatzaile nazional gisa, beste 26 herrialdetako 32 erakunderekin batera.