Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango dizkie Udalak herriko enpresei

2015/09/17

Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak egiteko epea 2015eko urriaren 30ean amaituko da. Eskaerak PEGORAn entregatuko dira (Herritarren Zerbitzurako bulegoa).

Urtero legez, Eibarko Udalak diru-laguntzak emateko deialdia egin du, herriko enpresei diru-laguntzak emanda enpresok edo tailerrok ohiko lan-merkatuan enplegurik ez duten Eibarko pertsonak kontrata ditzaten. Diru-laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, enplegua sustatzeko toki ekintzetarako emandako laguntzen esparru barrukoak dira. Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak egiteko epea 2015eko urriaren 30ean amaituko da. Eskaerak PEGORAn entregatuko dira (Herritarren Zerbitzurako bulegoa).

Diruz lagunduko diren kontratuak

Kontratu hauek dira diruz lagunduko direnak: 6 hileko 12 kontratu, lanaldi edo egun osokoak; 6 hileko 3 kontratu, lanaldi edo egun erdikoak; 6 hileko lanaldi edo egun osoko kontratu 1, kolektibo hauetako batean dagoen pertsona bati egindakoa: DSBE (diru-sarrerak bermatzeko errenta) jasotzen duten titularrak, 35 urtetik beherako pertsonak, lanik sekula izan ez dutenak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa agertu eta kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetezizena emandakoak. Kontratatuko pertsona horiek Lanbide-n izena emandakoak behar dute izan. Diruz lagunduko diren kontratuak 2015eko maiatzaren 26tik abenduaren 1era bitartean egindakoak izango dira.

Kontratuen ezaugarriak

Gainera, egingo diren kontratuek ondoko ezaugarri hauek eduki behar dituzte: kontratuen gutxieneko iraupena 6 hilekoa izango da. Kontratazioa edozein kontratu-modalitatetan egin daiteke, trebakuntza- eta ikaskuntza-kontratu gisa izan ezik; kontratuak egun edo lanaldi osoz edo lanaldi partzialez egin ahal izango dira; azken horiek lanaldiaren %50 izan beharko dute gutxienez; eskaerak aurkezteko epea hasten den egunerako gutxienez urte 1 eraman behar dute Eibarren erroldatuta.

Diruz laguntzeko modukoak direla irizteko, kontratu horiek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute diruz lagunduko diren kontratuak egin zaizkien pertsona horiek lanean hasi aurreko 3 hilabeteotan enpresak zuen bataz besteko plantillan.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Diru-laguntzen zenbatekoa honako hau izango da: 3.000 euro kontratu bakoitzeko sei hilabeteko edo iraupen handiagoko lanaldi erdiko 3 kontratuen kasuan; 6.000 euro kontratu bakoitzeko sei hilabeteko edo iraupen handiagoko lanaldi osoko 12 kontratuen kasuan; kontratatzen direnak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertso nak, lehenengo lana eskuratzen duten 35 urtetik beherako pertsonak eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon diren pertsonak badira, diru-laguntza gehienez ere 9.000 eurokoa izango da.

Eskaera orria, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etbar. kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.