Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko hondakin organikoen edukiontziek pedalak dituzte hilabete honetatik aurrera, errazago ireki ahal izateko

 Bista Eder kalean dagoen edukiontzi marroia, pedalarekin.

Bista Eder kalean dagoen edukiontzi marroia, pedalarekin.

2020/04/17

Orain arte, hiriko hainbat kaletan kokatutako 40 edukiontzi marroik baino gehiagok dute dagoeneko irekitze-sistema hori, eta, modu honetan, herritarrei erosotasun eta irisgarritasun handiagoa eskainiko zaie zabor-poltsa botatzerakoan, estalkiaren heldulekuarekin kontaktuan egon gabe. Debabarreneko Mankomunitateak pedal horiek jartzen jarraitzen du materia organikoko edukiontzietan.

Eibarko Udalak, Eibarko herritarrek hainbat alditan planteatutako beharra ezagututa, Debabarreneko Mankomunitateari eskaera bat helarazi zion, hirian pedalak dituzten edukiontziak jartzeko, horien irekiera erosoagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.

Duela gutxira arte, merkatuan ez zegoen irekitze-sisteman txipa eta pedala konbinatzen zituen edukiontzirik, baina Mankomunitateak horiek eskura ditu dagoeneko, eta Eibarko auzoetan ezartzen hasi da hilabete honetan.

Gainera, garrantzi handiko une batean ezarri dira, estalkiaren heldulekuari heltzea saihesten baitu, azalarekiko kontaktua murriztuz eta, neurri handiagoan, COVID-19ren hedapena oztopatuz. 

Oraingoz, hauek dira pedala duen edukiontzi marroia duten kaleak: Ipurua 1; San Kristobal 25; San Kristobal 10; Sostoa-Tarren 10, Urki 2; Urki 17; Urki 27; J.A. Iturrioz 1; Polonia Etxeberria 19; Polonia Etxeberria 24; Txikito de Eibar 12; Miguel de Aginaga 5; Txaltxa Zelai 2ac; Txaltxa Zelai 24; Bista Eder 8; Errekatxu 11; Txonta 2; Txonta 17; Txonta 42; Urtzaile 2; Barrena 8; Barrena 21; Barrena 22; Barrena 34; Barrena 40;  Murrategi 2; Azitain-Bide 4; Ubitxa 3; Ubitxa 16; Indalecio Ojanguren 1; Egigurentarren 1; Jose Antonio Guisasola 8; Isasi 22; Untzaga 7; Fermin Calbeton 4; Errebal; Julian Etxeberria 1; San Juan 1; San Juan 9; Ego-Gain 5; Ego-Gain 6; Egazelai 6; eta Ardantza 11. 

43 gune horiek pixkanaka zabaltzen ari dira, sistema hori jarteko aukera ematen duten materia organikoaren edukiontzietara iristeko.

Hondakin organikoen edukiontzietan jartzen ari diren pedalak duela hilabete batzuk errefusa zutenetan jarritakoetara gehitzen dira.