Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko EH-Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi-Ganemos udal taldeek mozio bat sinatu dute Catalunyako erreferendumaren alde

2017/09/29

Eibarko EH-Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi-Ganemos Eibar udal taldeek mozio bat sinatu dute Catalunyako autodeterminazio erreferendumaren alde. Mozio hau Eibarko EAJ-PNV udal taldeak Bozeramaileen Batzordean aurkeztutako mozioan oinarritzen da. Honen ondorioz, oposizioko hiru talde politikoek erdibideko mozio bat adostu dute.

Hiru udal taldeek aurkeztutako mozio horretan adierazten da Eibarko Udalak “kezka adierazi eta baztertzen duela egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei”. Gainera, mozio horretan, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio “bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa”.

Eibarko EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV e Irabazi-Ganemos Eibar udal taldeek babestutako mozio horretan, gainera, adierazten da Eibarko Udalak “berretsi egiten duela funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Catalunyako herriari eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa-Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei”. Zentzu horretan, eskatzen da “Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbidetzea eta bere erabakia errespetatzea”.

Bere aldetik, Eibarko PSE-EEk desadostasunak bideratzen utziko duten elkarrizketa-bideak zabaltzea proposatzen du, horretarako, arazoak konpontzeko proiektu partekatu bat eginez. Elkarrizketa, akordioa, pluraltasun-bermea eta legea: horixe defendatzen du, negoziazioa nahitaezkoa delakoan.  Era berean, talde sozialistak konpromisua hartua du sortu diren arazoei konponbide demokratikoa eta adostua bilatzen laguntzeko; eta erakunde eta alderdi guztiei dei egiten die norabide horretan doazen ekarpen positiboak egin ditzaten eskatzeko.

Eibarko EH-Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi-Ganemos udal taldeek mozio bat sinatu dute Catalunyako erreferendumaren alde

Eibarko Udaletxea.