Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko dendetako erosketa-bonuak atzo, asteazkena, agortu ziren, salgai jarri ziren lehen egunean

nikeibarrenerostendot.eus webgunearen irudia.

nikeibarrenerostendot.eus webgunearen irudia.

2020/05/14

Bonu pakete txiki bat salgai jarriko dute online gaur, maiatzak 14.

Eibarko dendetan 50 euroko erosketak egiteko 35 euroko bonuak saltzeko kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu zituen atzo, asteazkena, lehen egunean. Atzo goizean zehar saldu ziren bonu guztiak, bai EMGIaren bulegoetan aurrez aurre erositakoak, bai on-line erreserbatutakoak, telematikoki.

Gaur, osteguna, atzo on-line erosi zituzten bonuak jasotzera doazenek mezu elektroniko bat jaso zuten. Mezu hori arretaz irakurri beharko dute bonuak nola jaso beharko dituzten jakiteko; 12:30etik aurrera joan beharko dira bonuak jasotzera, EMGIaren bulegoetan.

On-line egindako eskaera batzuk okerrak izan direnez, txartelen edo NANen akatsengatik, bonu sorta bat geratu da eskuragarri, eta gaur, osteguna, modu telematikoan bakarrik jarriko dira salgai. Bonu horietakoren bat eskuratzen dutenek bihar, ostirala, jaso beharko dituzte. Mezu elektroniko bat ere bidaliko zaie bonuak jasotzeko baldintzekin.