Eibarko Udala
merkataritza

Eibarko Dendarien Elkarteak, Eibarko Udalarekin lankidetzan, 700 bonuko kanpaina jarriko du martxan ekainaren 2an (asteartea) merkataritza eta ile-apaindegi/estetika arloetan

2026/05/29
Kartela.

Kanpainak %20ko deskontuak eskainiko ditu, eta ekainaren 20ra arte iraungo du. Bonu-txartelak ekainaren 2an, 9:00etatik aurrera, eskuratu ahal izango dira, www.erosieibarren.eus webgunearen bidez. Merkataritza edo Ileapaindegi/estetika bonuak aukeratu ahal izango dira

Datorren asteartean, ekainaren 2an, berriz ere bonu-txartelen kanpaina jarriko da martxan eta bertan parte hartuko dute Eibarko Dendarien Elkarteari atxikitako Eibarko merkataritza eta ile-apaindegi/estetika establezimenduek. Kanpaina Eibarko Udalak sustatu du, 8.000 € bideratuz ekimen honetara, Eibarko Dendarien Elkartearekin eta Caja Rural de Navarrarekin lankidetzan.

Guztira 700 bonu aterako dira, eta horiei esker erosketak egin eta zerbitzuak eskuratu ahal izango dira %20ko deskontuarekin kanpainari atxikitako establezimenduetan.

Kontsumitzaileek 40 €-ko txartelak erosi ahal izango dituzte, 50 €-ko balioarekin.

Sustapeneko bonu-txartelak ekainaren 2an jarriko dira salgai, goizeko 9:00etan, eta agortu arte eskuratu ahal izango dira. Erosketak ekainaren 2tik 18ra egin ahal izango dira eta interesdunek www.erosieibarren.eus webgunearen bidez eskuratu beharko dituzte.

www.erosieibarren.eus webgunean argitaratuko da txartelak non erabili daitezkeen. Txartelak establezimendu horietan bakarrik egongo dira aktibatuta eta beste establezimendu batean erabiltzen saiatuz gero, ez du funtzionatuko.

Azpimarratu behar da bonu kopuru jakin bat egongo dela salgai bai Eibarren bizi direnentzat, bai beste herri batzuetako biztanleentzat. Horren harira, NAN edo AIZ bakoitzeko gehienez bi bonu erosi ahal izango dira, hau da, 50 euroko balioa duen txartel bat edo bi txartel erosi ahal izango dira.

Bonu-txartelak erosi eta bi egun igaro ondoren jaso ahal izango dira, erosketa-ziurtagiria aurkeztuta, erosketa-prozesuan aukeratutako establezimenduetan: Estaziño kaleko “Burbujas y más” eta Fermin Calbetone kaleko “Lakuesta optika”.

Txartelak ekainaren 20ra arte erabili ahal izango dira, egun horretan amaitzen baita kanpaina. Data hori igarota, txartelak baliogabetuta geratuko dira, nahiz eta oraindik saldoa izan, eta saldo hori ezin izango da inolaz ere berreskuratu.

Txartelak erabilitako azken establezimenduan utzi beharko dira, etorkizuneko kanpainetan birziklatu ahal izateko.