Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Antzerki Jardunaldiek 40 urte beteko dituzte aurten

Eibarko Antzerki Jardunaldiek 40 urte beteko dituzte aurten

Irudian (ezkerretik eskumara): Iñaki Arriola alkate ohia; Miguel de los Toyos Alkatea; Denis Itxaso, Kultura eta Turismo Diputatua eta Juan Ortega, Eibarko Antzerki Jardunaldien arduraduna.

2017/02/06

2017ko martxoaren 3tik apirilaren 6ra bitartean ospatuko da 40. urteurrena. Guztira, 21 antzezlan taularatuko dira eta horietako lau euskara hutsean eskainiko dira. Josep María Flotats, Iñaki Miramón, Juan Gea edota Luis Varela dira Coliseoaren eta Hezkuntza Esparruko Antzokiaren eszenatokietara igoko diren antzezle batzuk.

Eibarko Antzerki Jardunaldien 40. edizioa 2017ko martxoaren 3tik apirilaren 6ra bitartean luzatuko da, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian. Hala adierazu dute gaur, otsailak 6, prentsaurrekoan Eibarko Alkate Miguel de los Toyosek, Iñaki Arriola alkate ohiak, Kultura eta Turismoko diputatuak, Denis Itxasok, eta Eibarko Antzerki Jardunaldien arduradunak, Juan Ortegak.

2017ko Antzerki Jardunaldiak martxoaren 3an hasiko dira Giza Estatuen XV. edizioarekin, 17:00etan, Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hiru egun beranduago, martxoaren 6an, Coliseo Antzokiak Josep María Flotats antzezlearen "Encuentro con Josep María Flotats" hitzaldia hartuko du, 19:00etan, aurtengo jardunaldiei hasiera emateko. Hurrengo egunean, martxoaren 7an, Jean Claude Grumbergen "Serlo o no. Para acabar con la cuestión judía" antzezlana taularatuko du Flotats berak Arnau Puigekin batera, Coliseoan, 20:30ean. Edizio berrian aipagarriak diren antzezlanak, besteak beste, hauexek dira: Héroes (Txalo Produkzioak); Universario (Marcel Gros); Guernica 1913 (Rafa Herce); La Crazy Class (L`'OM IMPREBÍS); Terror y miseria en el primer franquismo (UC Antzerki Taldea); Liquidación por cierre (Che y Moche Antzerkia); Último tren a Treblinka (Vaivén Produkzioak); Medea (Andrés Lima); Cervantes ejemplar (Micomicón); La educación de los cerdos (Narruzko Zezen) edota Borobil Teatroa konpainiaren Fuera de juego (Eibar Kirol Elkarteak babestutako emanaldia).

Guztira, 156.485,54 euro inguru bideratu dira 2017ko Antzerki Jardunaldietara; Gipuzkoako Foru Aldundiak 21.000 euro eman ditu, Eusko Jaurlaritzak 19.000 euro eta bestelako erakunde pribatuek 6.000 euro inguru eman dituzte. Eibarko Udalak, berriz, 56.000 euro baino gehiago bideratu ditu. 

Antzerki jardunaldien egitaraua osorik ikusteko, SAKATU HEMEN.

Aurre salmenta

Bestalde, sarreren aurre salmenta berezia zabalduko da:

  • Otsailak 11, 12 eta 13: 10etatik 14etara, Coliseo Antzokian.
  • Funtzio bakoitza baino lehen, 19etatik 20etara, dagokion
    antzokiaren leihatilan.
  • Kutxabank bitartez 2017ko otsailaren 11tik aurrera, 10etatik
    aurrera.

Ohizko salmenta

  • Antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Prezioak

  • Martxoak 5, 7, 16, 19 (bigarren funtzioa), 30 eta apirilak 4: 15 €
  • Martxoak 11, 12, 18 y 26 eta apirilak 1 eta 2: 5 €
  • Beste funtzioak: 12 €

Deskontuak

  • Coliseoaren Laguna txarteldunei murriztapena dagokie 5 euro baino gehiagoko sarreretan: tarifa arrunta: 15 euro (10,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Lagunarekin).
  • Benetakotze-agiria beharrezkoa izango da Coliseoaren Lagunako Tarifa daukaten txartelak aretora sartzeko. Pertsona orok erosi ahal izango ditu deskontua duten sarrerak Kutxabank-en bitartez eta lehiatilan.