Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar-Maltzaga bidegorriak Bikefriendly 2021 saria jaso du 'Bizikleta azpiegitura' kategorian

Eibar-Maltzaga bidegorriaren irudia. Argazkia: Gpuzkoako Foru Aldundia.

Eibar-Maltzaga bidegorriaren irudia. Argazkia: Gpuzkoako Foru Aldundia.

2021/07/02

Eibar-Maltzaga bidegorriak inguruko herritar guztien aintzatespena du, baita Europakoarena ere, eta, orain, estatu mailan bizikleta bidezko mugikortasunean adituak direnen aintzatespena ere badu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak Bikefriendly 2021 saria jaso du 'Bizikleta azpiegitura' kategorian Eibar-Maltzaga bidegorriaren proiektuagatik. Sari honek Gipuzkoako Foru Aldundia aintzatesten du bizikletaz azkarrago, seguruago, erosoago, koherenteago eta intuitiboago zirkulatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta zerbitzu berriak diseinatu eta bultzatzeagatik.

Sari honek Eibar-Maltzaga bidegorriaren exekuzioan egindako lana aitortzen du, "Ingeniaritzarako mugarritzat jotzen dena". 2,1 kilometroko luzerarekin oztopo tekniko handiak gainditu behar izan ditu, orografiagatik eta dagoeneko martxan dauden azpiegiturengatik.

Eibar-Maltzaga bidegorria Europar Batasuneko jardunbide egokien adibide gisa aukeratu zen, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatu du oso-osorik, Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren esparruan.

Eibarko alkateak, Jon Iraolak, adierazi duenez, "Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailari egindako aitorpen hau, zalantzarik gabe, albiste ezin hobea da, Azitain eta Maltzaga arteko bidegorriaren garrantzia erakusten baitu. Proiektua gauzatzeko denbora asko igaro behar izan da, baina azpiegitura horrekiko eta Eibarrekiko konpromisoa irmoa izan denean, zati batzuen orografia konplexua eta inbertsio handia ez dira oztopo izan bidegorria egiteko, egunero pertsona askok erabiltzen dutena.".

Gainera, Iraolak nabarmendu duenez "sari hau, gure ingurunetik kanpoko erakunde batetik iritsi behar izan dena, ondo egindako lanaren isla argia da. Zalantzarik gabe, harro egoteko modukoa da Eibarrentzat eta eibartarrentzat gure bidegorria, herritarrek hainbeste alditan eskatutakoa izan dena, saritua izatea.".

Bizikletaren Hirien Sareak (RCxB) Gipuzkoako eta Pontebedrako Foru Aldundiari, bai Torreneko eta  Iruñeko Udalari saritu ditu, bizikleta hiriko garraiobide gisa sustatzearen alde egindako lanagatik. Edizio honetan, guztira, RCxBri atxikitako erakunde publikoen 43 hautagaitza aurkeztu dira.