Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Eibar industriala. Teknologia: Iragana, egungoa eta etorkizuna"

2012/11/16

Armeria Eskolaren mendeurrena dela-eta, 2012an, Eibarko Udalak, IK4-TEKNIKERek eta Armeria Eskolak "Eibar industriala. Teknologia: Iragana, egungoa eta etorkizuna" antolatu dute; hain zuzen ere, Eibarren industriak izan zuen bilakaera herritarrei gerturatzeko jardunaldiak izango dira. Jardunaldi irekiak izango dira, Eibarko Armagintzaren Museoa eta IK4-TEKNIKERen instalazio berriak bisitatzeko eta zuzen-zuzenean ezagutzeko herriko industria-sektorearen oraina eta geroa.

Egitaraua:

Jardunaldi irekiak Armagintzaren Museoan

Azaroaren 21ean, 22an eta 23an Eibarko Armagintza Museoko Jardunaldi irekiak izango dira ohiko ordutegian.

Jardunaldi irekiak IK4-TEKNIKERen

Azaroaren 24an, IK-TERKNIKER zentro teknologiak bisita gidatuak egingo ditu Eibarko gune teknologikoko instalazio berrietan. Orainari eta etorkizunari eta mendeurena bete duen Armeria Eskolari buruz hitzaldiak eskainiko dira.

Armagintzaren Museoan lor ezazu pasaportea ( azaroaren 21etik23arte) jardunaldi guztietara joan ahal izateko. Han azalduko dute nola bisitatu IK-Tekniker zentroa.