Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Eibar Ekinean' programa berria, autoenplegua bultzatzeko

'Eibar Ekinean' programa berria, autoenplegua bultzatzeko

Irudian, Eibarko Udaletxea.

2017/11/10

Prestakuntza emanez eta Debegesaren lankidetzarekin, negozio-ideia bat duten langabetu guztiei lagundu nahi zaie asmo hori gara dezaten. Eskaerak PEGORAn aurkeztu beharko dira azaroaren 17ra arte.

Eibarko Udalak ekimen berri bat martxan jarri du langabezian dauden pertsonei trebakuntza emateko, negozio baterako ideia bat izan eta hura garatzeko gogoa duten guztiei zuzendua. Prestakuntza-programa honek Eibar Ekinean du izena eta enpresak sortzeko asmoa edo nahia duten langabeek bide horretan babesa izan dezaten sortu da.

Parte hartzeko baldintzak hauexek dira: Eibarren erroldatua eta langabezian egotea, eta ahoz eta idatziz maila egokia izatea. Plazen % 60 etorkinentzat izango da. 

Eibarko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailetik, Alberto Albistegui zinegotziaren hitzetan “autoenplegurako programa bat da, eta arreta berezia jartzen du etorkinengan; izan ere, etorkinek Eibarko langabeziaren % 30 osatzen dute. Programa hau Eibarko Udaletik langabetu profil desberdinentzako sustatzen ari garen proiektu multzo baten parte da. Espero dut, aurreko programetan bezala, parte-hartzaile dezente lan munduan sartzea.”

Eibar Ekimenean programaren helburu nagusiak dira parte-hartzaileei orientazio praktikoa ematea enpresa bat martxan jartzeko eta haien sortze-prozesua bera babestea, tresnak eta baliabideak emanez prozesu horretan laguntzeko, besteak beste, Eibargune udal inkubagailua

Ekimen hau Debegesaren laguntzarekin egingo da; erakunde hau Debabarrena garatzeko Agentzia, aditua da ekintzaileei laguntzen eta negozio berrien bideragarritasun-azterketa egiten. Izan ere, azken 5 urteotan, 89 enpresa berri eratzen lagundu dute  eta 124 enplegu finko sortu dira.

Landuko diren gai batzuk dira: Sormena. Nola sortu negozio-ideiak; Canvas Eredua. Negozio-ereduaren azterketa; Marketing Plana; Plan finantzarioa; enpresak sortzearen forma juridikoak eta lege-alderdiak; Bideragarritasun Plana; laguntzak eta diru-laguntzak (Eibarko Udala, Lanbide eta beste batzuk).

Programa hau iaz sortu zen eta eta azkenean Eibarko PSE-EE eta Eibarko EH-Bilduren artean landu da, Debegesaren laguntzarekin. Eibar Ekinean finantzatzeko diru-partida diruzaintzako gerakinetik bideratuko da.

Eskaerak PEGORAn aurkeztu beharko dira azaroaren 7tik 17ra bitartean. Hautaketa-prozesua azaroaren 20an eta 21ean egingo da. Aurreikusitako epea 3 hilabetekoa izango da.