Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egogain eta Urkizu kaleetako umeen jolaslekuak berrituko dituzte

Egogain eta Urkizu kaleetako umeen jolaslekuak berrituko dituzte

Egogaineko umeen jolaslekua.

2017/03/02

Lanek 90.000 euroko kostua izango dute (BEZa barne), lizitazioko prezioa baino 30.000 € gutxiago. Jarriko diren jokoak aukeratzeko, Zerbitzu sailak galdeketa bat agindu zion Udaltzaingoari, bertan ibil litezkeen erabiltzaileen iritziak bildu zitzan.

Urkizun eta Egogainen dauden umeen jolaslekuak berrituko dituzte, umeentzako aproposagoak diren jokoak jarrita. Tokiak hobetzeko lanak aste honetan bertan hasiko dira eta sei astez luzatuko dira. Joko berriak jartzeko lizitazioa 120.000 eurokoa zen, baina 90.000 €an (BEZa barne) esleitu zitzaion Urbabil 2000 SL enpresari.

Esparru bakoitzean zer joko jarri jakiteko, erabiltzaile izan daitezkeenen artean egin zuen galdeketa Udaltzaingoak: adinaren arabera egindako taldeetan, jokoen argazkiak erakutsi zizkien, gustukoenak aukera zitzaten. Galdeketa horien emaitzak jakin ondoren prestatu zen enpresa lizitatzaileentzako baldintzen-agiria.

Aste honetan hasiko dira joko zaharrak kentzen eta berriak jartzen.

Egogaineko jolas-esparrua oraingoaren toki berean egongo da, pasealekuaren hasieran, Kontent tabernaren aurrean. 20x10 metroko azalera edukiko du, oraingoaren bikoitza, eta 2-8 urte bitarteko neska-mutikoentzat izango da. Gune horretako jokoak gai baten ingurukoak izango dira, itsasoa, eta honakoak egongo dira: txirrista, hiru dorre, rokodromoa eta sarea plataformekin, eskailerak, sarbide-sareak, artzain-jokoa eta mugikortasuna lantzeko esparrua. Jokoen gainean hainbat irudi egongo dira: arraina, olagarroa eta itsas-argia.

Beste hauek ere edukiko ditu: birakari bat, txorien habiaren itxurako zabu bat, otzaradun zabu bat eta beste zapal bat, bale itxurako malguki egokitu bat, bi plazako karramarro itxurako zabu-aulkia, korapiloen masta eta lurreko jokoa, trukeme jokoa. Joko-gunea hesi batekin inguratuta egongo da, eta bertara sartzeko atea edukiko du. Era berean, euskaraz eta gazteleraz idatzitako informazio-kartela eta zoru homologatua edukiko ditu eta 50 pertsonak erabili hala izango dute aldi berean.

Urkizun, plazaren beste aldean egongo da jolaslekua, parkearen goiko plataforman. Inkestako emaitzei kasu eginez, bi gune egongo dira: 2-6 urte bitarteko umeentzat eta 4-12koentzat.

Txikienen guneak 12x7,2 metroko azalera edukiko du, eta 17 lagunentzako tokia. Aluminioz eraikitako egitura izango da, basoko etxea gaiaren inguruko dekorazioarekin. Bertan joko hauek egongo dira: txirrista, plataformak, sare-jokoa, rokodromoa, jokoen panela eta koloreztatuta basoko etxea.

Horiez gain, hauek ere jarriko dituzte: aluminiozko egitura duten bi zabu otzararekin, loro baten irudia duen zabu-aulkia, basoko tematikaren baitan, eta informazio-kartela eta zoru homologatu jarraia.

Ume zaharragoentzako guneak 28x7,2 metroko azalera izango da, eta 45 erabiltzaile baino gehiagok erabili ahal izango dute aldi berean. Aluminiozko egitura batean hiru plataforma egongo dira, eta oreka mantentzen laguntzen duten mailadun zubiak plataforma artean, baita txirrista bat, sarbide eskailerak eta katuka ibiltzeko sareak ere.

Gainera, bestelakoak ere edukiko ditu: zabu-aulki birakaria, zabu-aulki bikoitza, zabu-aulki egokitua, salto-joko bat, korapiloen joko bat, trukeme joko bat, zabu bikoitza bi aulki zapalekin, zabu bikoitza txori-habiaren formako eserlekuarekin, mugikortasun zailtasunak dituzten umeentzako egokitutako aulki bat duen zabu bikoitza eta zoru homologatu jarraia.