EAJ-PNV, garaile Eibarren azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan

Espainiako Kongresurako eta Senaturako ordezkari politikoak hautatu dituzte eibartarrek, 2019ko azaroaren 10ean egindako hauteskunde orokorretan. Hala, EAJ-PNV nagusitu da gurean; guztira, 4.180 boto jaso ditu, hautestontzietara joan diren eibartar guztien artean, % 28,79. 2019ko apirilaren 28ko datuak antzerakoak izan ziren, orduan 4.173 boto lortu baitzituen, hau da, % 26,66.
Bigarren indar politikoa PSE-EE izan da 3.930 botorekin, % 27,06; apirileko datuekin alderatuta, behera egin du Eibarren, orduan 4.306 boto lortu baitzituen, hau da, % 27,51 babesa jaso zuten.
Hirugarren alderdi bozkatuena EH-Bildu izan da 2.790 botorekin, hau da, % 19,21a; igoera nabarmena izan du apirileko emaitzekin alderatuta, -101 boto gehiago- garai hartan 2.689 boto lortu baitzituelako, hots, % 17,18a.
Laugarren indar politikoa Eibarren Podemos-IU izan da, 2.213 botorekin, alegia, % 15,24. Talde horrek jaitsiera nabarmena izan du; izan ere, apirilean 2.862 boto-emaileren babesa jaso zuen, hau da, 18,28 % . Bostgarren postuan, PP alderdiak jaso ditu boto gehien, 900 botorekin ( % 6,20).
Gainontzeko alderdiek ondorengo emaitzak lortu dituzte: VOX-ek, 204 (% 1,40); C’s taldeak, 97 (% 0,67); PACMAk, 57 (% 0,39); RECORTES CERO-GV taldeak, 20 (% 0,14); Escaños en blanco alderdiak, 17 (% 0,12); PUM+J-ek, 16 (0,11 %); eta ELAK/PCTE-k, 5 (0,03 %).
Gipuzkoa mailan, berriz, EAJ-PNV taldeak 2 diputatu lortu ditu Kongresurako, EH-Bilduk beste bi, eta PSE-EEk eta PODEMOS-IUk diputatu bana lortu dute.
Senatuari dagozkion datuak
Espainiako Barne Ministerioaren datuen arabera, eibartarrek EAJ-PNV alderdiko hiru senatari eta PSE-EEko bakarra aukeratu dituzte.
Eibarren, Senaturako hautagaien artean, ondorengo pertsonak aukeratu dituzte: María Isabel Vaquero Montero (EAJ-PNV), 4.247 botorekin (% 30,56); María Mercedes Garmendia Bereciartu (EAJ-PNV), 4.148 botorekin (% 29,85) eta Luke Uribe-Etxebarria Apalategi, 4.104 boto (% 29,53) . Azkenik, Lucio Hernando Albistegui (PSE-EE) 3.744 botorekin (26,94 %) aukeratu dute eibartarrek.
Gipuzkoa mailan, berriz, egoera zertxobait desberdina izan da: 3 senatari lortu ditu EAJ-PNVk (María Isabel Vaquero Montero, María Mercedes Garmendia Bereciartu eta Luke Uribe-Etxebarria Apalategi-) eta senatari bakarra EH-Bildu taldeak (Gorka Elejabarrieta Díaz).
Parte-hartzeak behera egin du
2019 azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan parte-hartzeak behera egin du Eibarren, oraingoan hautestontzietara joateko deituta zeuden eibartarren % 69,01ak botoa eman baitu (14.598 pertsona); 2019ko apirilaren 28an berriz, % 74,22ak bozkatu zuen. Guztira, 21.152 eibartarrek parte har zezaketen hauteskunde orokorretan.
Horrenbestez, abstentzioa % 30,99koa (6.554) izan da, apirilean baino altuagoa, orduan eibartarren % 25,78 ez baitzen joan hautestontzietara.
2019ko azaroaren 10eko hauteskunde orokorretako emaitzak oso-osorik ikusteko, SAKATU HEMEN.