Eibarko Udala

"Dislexia, ikasteko zailtasunak. Eskola-porrota" hitzaldia

2015/05/08

Isabel Molina Zelaiak esango digu zergaitik eskola-porroteko ehuneko handiak txarto diagnostikatu eta desegoki tratatutako Ikasteko Berariazko Zailtasunekin zerikusia daukan

Eskola-porroteko % 25 dislexiaren eta IBN-en (Ikastearen Berariazko Nahasmenduak) ondorioa da.

Ikastetxeetan irakasleek eta etxeetan familiek arazo hauei aurre egin behar diete.

Tratamendu goiztiarrerako Ikastearen Berariazko Nahasmenduak ahalik eta lasterren identifikatzea ezinbestekoa da, ikasketa prozesua jota egon aurretik eta ikasleak emozio-ondorio garrantzitsuak izan aurretik, bestela tratamenduaren eraginkortasuna eskasa bailitzateke.

Oso garrantzitsua da gurasook, ikasleok… ondo informatuta egotea gure seme-alabek, alde batetik, identifikatuak ez izanaren ondorioak eta, bestetik, behar duten, eta merezi duten, hezkuntza-erantzuna jaso ez izanaren ondorioak jasan ez ditzaten, orain edo etorkizunean.

Gaiaren interes eta garrantziarengatik hitzaldira gonbidatzen zaituztegu.

Edukiak honako hauek izango dira:

  1. Eskola-porrota eta zergatiak. Zer da dislexia? Nola prozesatzen dute informazioa dislexiadunek?
  2. Gure seme-alaben irakurketa, ulermena edota idazmena zergatik diren hain neketsuak ulertzeko ikuspegi praktikoa.

Hizlaria Isabel Molina Zelaia, Lehen Mailako Arretako Pediatra eta DISLEBIko presidentea izango da.

Liburutegiak liburu aukeraketa bat egin du gai honen inguruan. Liburu guztiak eskuratu ahal dira maileguan