Dagoeneko eros daitezke Minbiziaren Aurkako Eibarko Martxarako dortsalak

“Minbiziaren Aurka Eibarren” ekimena herriko kaleetara itzuliko da beste urte batez, bere martxa solidarioarekin. Minbiziaren inguruko tabu sozialari aurre egitea da helburua
Martxa solidarioaren 4. edizioa prestatzen ari da “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan” elkartea. Eibarren izango da martxa, ekainaren 7an, larunbata.
Elkarteak lau helburu finkatu ditu aurten: gizartearen parte-hartzea areagotzea jarduera fisiko solidario baten bitartez, minbizia ikusaraztea gaixotasunaren inguruko tabu sozialari aurre egiteko, kirolaren bidez bizimodu osasungarria sustatzea eta, batez ere, Eibarko gizarteari aukera ematea minbizia duten paziente eta senideei babesa adierazteko, ekitaldi hunkigarri eta solidario honetan.
Maria Amor Arakistain, Eibarko elkarteko presidenteak dioenez, “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean gauza bat dugu oso argi: pazientea eta bere senideak erdigunean jarri nahi ditugu. Horregatik, jarduera honekin lortzen ditugun onura guztiak pazienteei eta senideei doako zerbitzuak eskaintzen jarraitzera bideratuko ditugu.”
Dortsalak, kamiseta barne, hemen eros daitezke:
- Eibarko Jubilatuen Etxean
- Amaña es la Caña kioskoan
- “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan” elkarteak Eibarren duen egoitzan (Ardantza kalea, 11 / 10:00etatik 13:00etara)
- Webgune honen bitartez: https://www.rockthesport.com/es/evento/martxan-minbiziaren-aurka-eibarren/
Gainera, maiatzaren 31n, larunbata, “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan” elkarteko boluntarioak martxan parte hartzeko kamisetak saltzen egongo dira 11:00etatik 14:00etara Untzaga plazan (harmailen aldean).
3 km-ko martxa 11:00etan hasiko da Untzaga plazan eta amaiera leku berean izango da.
Gainera, 10:30ean, beroketa moduan, Zumba saio bat egingo da Kaxa Mugimendu eta Sormen Gunearen eskutik. Ibilbidean zehar, herriko Musika Eskolaren musikaz gozatu ahal izango da.
“Minbiziaren Aurka Gipuzkoan” elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Eibarko Udalari martxaren babesle nagusia izateagatik; baita edizio honetan parte hartu duten gainerako laguntzaileei ere.