Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dagoeneko eros daitezke Minbiziaren aurkako Eibarko Martxarako dortsalak

Minbiziaren aurkako Martxaren aurkezpenaren irudia.

Minbiziaren aurkako Martxaren aurkezpenaren irudia.

2023/06/12

‘Minbiziaren Aurka Eibarren’ hiriko kaleetara itzuliko da bere martxa solidarioarekin, minbiziaren inguruko tabu soziala ezabatzeko xedez. Martxa datorren larunbatean egingo da, ekainak 17, goizeko 11:00etatik aurrera.

‘Minbiziaren Aurka Gipuzkoan’ elkartea martxa solidarioaren 2. edizioa prestatzen ari da. Martxa Eibarren egingo da, ekainaren 17an, larunbata.

Elkarteak hiru helburu finkatu ditu aurten: gizartearen parte-hartzea areagotzea jarduera fisiko solidario baten bitartez, minbizia ikusaraztea gaixotasunaren inguruko tabu soziala ezabatzeko eta kirolaren bidez bizimodu osasungarria sustatzea.

Maria Amor, Eibarko elkarteko presidenteak dioenez, “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean gauza bat dugu oso argi: pazientea eta haren senideak erdigunean jarri nahi ditugu. Horregatik, jarduera honekin lortzen ditugun onura guztiak pazienteei eta senideei doako zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko erabiliko ditugu.”.

Bestalde, Jon Iraola jarduneko alkateak zera adierazi du: “2019ko edizioak pertsona ugari bildu zituen, eta gure babesa adierazi nahi izan genien gaixotasun hori pairatzen ari diren pertsona guztiei, ikusgarritasuna eman nahi izan genien, eta Minbiziaren Aurkako Elkartearen egoitzek pazienteei eta haien senideei eskaintzen dieten arreta hain garrantzitsua babesten jarraitu nahi izan genuen. Horregatik, aurten ere, herritarrak ekimen solidario honekin berriro bat egitera animatzen ditugu.”.

Dortsalak, kamiseta barne, hemen eros daitezke:

  • Eibarko Jubilatuen Etxean
  • Amaña es la Caña kioskoan
  • Minbiziaren Aurkako elkarteak Eibarren duen egoitzan (Ardantza kalea, 11 / 10:00etatik 13:00etara)

3 km-ko martxa 11:00etan hasiko da Untzaga plazan eta leku berean amaituko da.

Gainera, 10:30ean, beroketa moduan, bertaratutakoek Zumba saio batez gozatu ahal izango dute Kaxa Mugimendu eta Sormen Gunearen eskutik.

‘Minbiziaren Aurka Gipuzkoan’ elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Eibarko Udalari martxaren babesle nagusia izateagatik; baita edizio honetan parte hartu duten gainerako laguntzaileei ere.