Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Comer sano es divertido" hitzaldia

2014/05/22

Maiatzaren 28an Elikaduraren eguna dela eta, hitzaldia egongo da Liburutegian Aurora Cid Alonsoren eskutik

Maiatzaren 28an Elikaduraren Nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten umeen elikadura kontuan hartuko da obesitatea prebenitzeko asmoarekin.

Egun honen harira, Aurora Cid Alonsok (Nutrieibar) hitzaldi bat emango die hurbildu nahi diren gurasoei eta gai hauek azalduko ditu: nola hobetu elikatze-ingurua eta familia giroa loditasuna eta obesitatea prebenitzeko, eta gainera nola prebenitu elikadura txarrarekin lotutako beste gaixotasun batzuk.

Familia giro egokia oinarrizkoa da bizitza osasuntsua izateko.

Liburutegian interesgunea jarri du gaiaren lotutako liburu batzuekin.

Noiz: Maiatzak 28, 18:00

Non: Liburutegiko gela polibalentean