Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Coliseoaren Laguna', jarduera kulturalentzat deskontu-txartelaren tarifa berriak sartu dira indarrean

2017/03/31

Urtarrilean egindako Osoko bilkuran onartu ziren prezioak eta proposamenari alegazioak egiteko aldia behin igarota, tasak indarrean daude. Orain arte, 310 txartel egin dira. Txartelaren erabiltzaileek %30eko deskontua jaso ahal izango dute edozein ikuskizun edo kontzertutan eta zine-emanaldietan.

Udalak sustatu duen ‘Coliseoaren Laguna’, jarduera kulturalentzat deskontu txartel berriaren tarifak indarrean sartu dira, bere garaian prezioak ezartzeko atzerapen bat sortu zuten irregulartasunak zuzendu ostean. Urtarrilean egindako Osoko bilkurak tasak onartu zituen eta alegazioak egiteko epea amaituta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu ditu indarrean dauden tarifak.

Aipatutako tarifak guztiz erabilgarri izan zitezen, egiteke zeuden nahitaezko zuzenketa batzuk txartela talde edo kolektibo jakin batzuei emateko eta txartela lortzeko baldintza berezi batzuetaz gozatuko dutenei. Zuzenketak ezarrita daude argitaratutako tarifen erlazio berrian.

Une honetan, 310 ‘Coliseoaren Laguna’ txartel egin ditu Udalak. % 30eko deskontua jaso ahal izango dute onuradunek Udalak antolatutako edozein ikuskizun edo kontzertutan eta Coliseoko zine-emanaldietan eta 5 euro edo hortik beherako sarrerek ez dute deskonturik izango.

‘Coliseoaren Laguna’ txartelak 20 euro balio du eta, eskuratu bezain laster, aipatutako deskontuetaz gozatzeko aukera izango dute erabiltzaileek; baina, talde edo kolektibo jakin batzuetarako tarifa berezi batzuk ezarri dira. Hala, 65 urte edo gehiago dituzten Eibarren erroldatutako pertsonak txartela 15 euroan eskuratu ahal izango dute, 20 euroan izan beharrean. Halaber, Eibarren erroldatutako 30 urtetik beherakoak 15 euro ordainduko dituzte.

Gainera, ‘Coliseoaren Laguna’ doakoa izango da Eibarren erroldatuta dauden ondorengo talde edo kolektiboentzat: diru-sarrerak bermatzeko errenta edo laguntzaren titularrak eta haiekin bizi direnak; langabeak eta gurasoak edo tutoreak langabezian dituzten 30 urtetik beherakoak. Azken horiek etxebizitza berdinean erroldatuta egon beharko dute.

‘Coliseoaren Laguna’ txartela urtarrila erdialdean egiten hasi zen Udala eta akats batzuk antzeman ostean tasen onarpenari zegokionez talde jakin batzuetarako, sortutako irregulartasunak zuzentzea beharrezkoa izan zen. Horretarako, Udala harremanetan ipini zen kaltetutako pertsonekin gertatutakoa azaltzeko eta irtenbideak proposatzeko.

Interesa duten pertsonek deskontu-txartela lortu dezakete oraindik. Horretarako, Pegorara, Herritarren zerbitzurako bulegora jo behar dute, Udaletxearen baxuetan, eta bertan emango zaie behar adina informazio eta azalduko zaizkie baldintzak eta prezioak abantailak dituzten taldeentzat, baita txartela eskuratzeko aurkeztu behar den dokumentazioa ere.