Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Burulogy' programaren ikasturte berria aurkeztu da

'Burulogy' programaren ikasturte berria aurkeztu da

'Burulogy' programaren ikasturte berria aurkezteko egin den prentsaurrekoaren irudia.

2018/10/24

'Burulogy', teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa, 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Programa horren bitartez, interesatuek beren ariketak egin eta burua sasoian mantendu ahal izango dute. Gainera, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak antzeman, saihestu edo geldotu daitezke. Saio guztiak Untzaga jubilatu etxean eskainiko dira urritik ekainera bitartean, astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 17:30era. Interesatuek izena eman dezakete www.burulogy.com web orrian edota Untzaga jubilatu etxean.

Burulogy programaren ikastaro berria eskainiko da Eibarren, beste behin, urrian hasi eta ekainera bitartean. Arduradunen hitzetan, "gaitasun mentalak landu eta hobetzeko aplikazioa da eta, horren bitartez, oroimena, orientazioa eta kalkulua bezalako funtzio kognitiboak hobetu nahi dira".

Eibarren garatzen ari den Burulogy programaren aurkezpena hartu du gaur asteazkena, urriak 24, Udaletxeak. Bertan izan dira Eibarko alkate Miguel de los Toyos, Idoya Sarasqueta, Gizartekintzako Zinegotzia; Burulogy ekimeneko bi bultzatzaile; Carmen Rey eta Josu Alkain, La Caixa banketxeko ordezkariak; eta Félix Elcoroiribe, Untzaga jubilatu etxeko ordezkaria.

Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, "Burulogy teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa da eta bertan parte hartzeko interesa dutenek gaitasun mentalei egokitutako ariketen bitartez entrenatu eta ondo pasa ahal izango dute". Ariketak edozein tokitatik landuz, burua sasoian mantendu ahal izango dute. Halaber, aplikazioari esker batzen diren datuekin, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak detektatu, saihestu edo mantsotu daitezke, Alzheimerra esaterako. Gainera, iktus, tronbosi...motetako eritasunak sortzen dituzten galerak senera etor daitezke.

Eibarko alkate Miguel de los Toyosen hitzetan, berriz, "helburua da herritarren zahartze prozesua hobetzea eta guztion bizi-kalitate hobeagoa lortzea".

Ikasturte berria urrian hasi eta datorren 2019ko ekainera arte luzatuko da. Ikastaroa astearte eta asteazkenetan eskainiko da Untzaga jubilatu etxean, 16:30etik 17:30era. Programa horretan parte hartzeko izen-ematea www.burulogy.com web orrian edo Untzaga jubilatu etxean egin daiteke.

Udalaren eta La Caixaren arteko lankidetza

Orain arte, 160 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Eibarko Udalaren eta La Caixaren laguntzari esker burutu den programa horretan. Zentzu horretan, ordubeteko saioa, astean behin, 30 euro balio du: parte-hartzaileak 12 euro ordainduko ditu, jubilatuen etxeak 8 eta La Caixak hamar euro. Bestalde, astean behin bi orduko saioa egin nahi bada, 44 euro ordaindu beharko dira: 20 euro interesatuak, eta hamabi euro bana jubilatuen etxeak eta La Caixak.

Tabletetara egokitutako ariketak

Programa aurreratu horrek tablet formatura moldatutako eta erabiltzaile bakoitzaren beharrei egokitutako ariketak aurkezten ditu eta horien bitartez, era ludiko batean funtzio kognitibo guztiak lantzen dira. Gainera, hilero jasotako datuekin txosten bat egiten da lortutako emaitzekin. Horri esker, gaixotasunen hautemate goiztiar bat egin daiteke.

Bestalde, berezko softwarea erabiltzen denez, aplikazioaren edukia, bai erabiltzailearen zein bezeroaren beharretara guztiz egokituta egon daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-177245 edo 679052651 telefono zenbakietara deitu dezakete edota www.burulogy.com web orrira jo.