Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bozeramaile batzarraren akordioa

2012/11/16

Eibarko udalak, Jon Barandika gure herriko bizilaguna lan-istripuan hil dela eta, ondoko adierazpen hau egin nahi du:

1.- Haren emazteari, seme-alabei, etxekoei eta gertukoei, bihotzez, gure dolumina erakustea; gure elkartasuna eta gure laguntza dutela adierazi nahi diegu une latz hauetan.

2.- Eibarko Udalak erakundeei, enpresei eta biharginei eskatzen diena da behar diren neurri guztiak har ditzatela horrelako gertakaririk berriro gerta ez dadin, horietako bakoitzak dituen eskumenen eta arduren arabera.

Eibarren, 2012ko azaroaren 16an

Sin.: Bozeramaileen Batzarra