Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bonuen kanpaina, herriko denda eta ostatuetan erosketak deskontuekin egiteko ekimenak arrakasta handia izan du aurten ere

2015/11/09

Lau egunean zehar Eibar Merkataritza Gune Irekiak mila bonu inguru saldu ditu 40 euroren truke. Txartel horiekin, 50 euroko balioa duten erosketak egin ahal izango dira. Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak diruz-lagundutako kanpaina da.

Eibar Merkataritza Gune Irekiak abian jarritako kanpainak arrakasta handia lortu du aurten ere. Bonuak aurreko astelehenean jarri ziren salgai 40 euroren truke, eta bonu horiekin 50 euroko balioa duten erosketak egin ahal izango dira. Azken datuen arabera, aurreko ostiralean 900 txartel baino gehiago saldu ziren. Datu horrek erakusten du, pasa den astean, egunero 200 bonu inguru saldu zirela. Gainera, aurtengo kanpainak aurreko erosketa-txartelen kanpainako zifrak bikoizten ditu, hau da, egunero salgai jarri ziren txartelen kanpainarena. Oraindik ere, txartelak salgai daude, beraz, interesatuek EMGIko bulegoan (Untzaga plaza, 7- Artola jatetxearen alboan) eros ditzakete.

Txartelak agortu arte egongo dira salgai. Txartel horiek 50 euroko erosketak egiteko balioa dute, hilaren 28 arte, EMGIk antolatu duen kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan. Guztira, 200 establezimenduk baino gehiagok parte hartzen dute kanpaina horretan. Establezimendu horietatik 150 inguru sektore eta arlo ezberdinetako denda eta zerbitzuak dira, eta beste 50 inguru ostalaritzako establezimenduak. Ekimenean parte hartzen duten denda eta taberna guztiek kanpainaren logotipoa izango duten bistan. Era berean, erosketa-txartelak eskuratzean kanpainan parte hartzen duten denden zerrenda ere emango da.

Kanpainako bonuak esku-dirutan edo kreditu-txartelarekin ordain daitezke. Gainera, bezeroak nahi izanez gero, bonu bakoitza bi dendatan edo establezimendutan egindako erosketetan zatikatu daiteke, bakoitzean gutxienez 25 euroko erosketa eginda. Hala, gastua erraztu nahi da, izan ere; ostalaritzan ohikoa da gastua 50 eurora ez iristea erosketa bakarrean.

Kanpainak eskaintzen dituen abantailez gozatzeko honako baldintza hau bete behar da: erosketa-txartelak Eibarren erroldatutako pertsonek erosi ahal izango dituzte. Hortaz, pertsona horiek beren NAN erakutsi beharko dute EMGIn txartela erosteko orduan. Pertsona bakoitzak bono bakarra eros dezake. Eta kanpainak ez du aukerarik ematen erosketa-txartelarekin farmaziako produktuak erosteko baina bai parafarmaziako produktuak.

Era honetako ekimenen arrakasta ikusita, EMGIk bultzatutako kanpaina berriaren xedea Eibarko dendetan beren erosketak egiten dituzten eibartar bezeroei % 20ko deskontuak eskaintzea da. Modu horretan, merkataritza suspertu, bezeroak fidelizatu eta establezimendu zein erosleentzako mozkinak eta onurak lortu ahal izango dira. Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak diruz-lagundutako kanpaina da.