Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BNI Armagin ekimena aurkeztu da

BNI Armagin ekimena aurkeztu da

Argazkian (ezkerretik eskumara) Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntzako zinegotzia, Alberto Albistegui, Eibarren BNIko arduradun eta koordinatzailea, Idurre Albizu, eta Euskadin BNIko Zuzendari Orokorra, Jose Antonio Cano.

2016/05/23

Euskadiko BNI (Business Networking International) sarearen networking-aren zortzigarren taldea da. BNI Armagin taldeak Eibarko El Corte Ingles-ean egingo du bilera datorren ostegunean, hilak 26, 06:45etik 09:00etara, gosaria barne. Sare berriaren helburua da BNIko kideei laguntza ematea beren enpresa garatzeko ahoz ahoko marketineko programa egituratu bati esker.

Mundu zabaleko enpresarien sare handienak eta eraginkorrenak, BNIk (Business Networking International), Negozio Erreferentzien Erakunde Handiena Munduan, bere ibilbideari ekingo dio Eibarren, datorren ostegunean, maiatzak 24, egingo duen bilera batekin, 06:45etik 09:00etara, Ego Gain kaleko 7.ean dagoen El Corte Ingles-ean. Hala adierazi dute gaur, hilak 23, prentsaurrekoan Eibarko Udaletxeko Garapen Ekonomikoa, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak, Alberto Albisteguik, Eibarren BNIko arduradun eta koordinatzaileak, Idurre Albizuk eta BNI Euskadiko Zuzendari Orokorrak, Jose Antonio Canok. Datorren osteguneko elkarretaratzearen bitartez parte hartzaileek bezero berriak lortu ahal izango dituzte, gomendatze eta networking-aren bitartez marketin teknika berriak ikasiko dituzte, ideiak eta kontaktuak partekatu eta negozio gehiago sortzen ikasteko formazioa jasoko dute.

Aipatutako sarearen egiteko nagusia da BNIko parte hartzaileei laguntza ematea beren enpresa garatzeko ahoz ahoko marketineko programa estrukturatu bati esker. Modu horretan, epe luzera, negozio aukera berriak sortu ahal izango dituzte, baita kalitatezko harreman profesionalak ere. Halaber, marketin estrategia merke eta efektiboa bilatzen duten enpresa txiki eta ertainentzat lehen aukera izatea da helburua; 2020 urterako, fakturatutako negozio-zifra 50.000.000 €-koa izatea nahi da Estatu mailako BNI kideentzat, beren enpresentzat, familientzat eta komunitateentzat.

Enpresaren profila

BNIn, kideek ingurune profesionala eta egituratua aurkituko dute; enpresariak bildu daitezke networkinga egiteko, marketineko trebetasun berriak garatzeko eta negozio berriak sortzeko. Arduradunen hitzetan, "Networking-ak, salmenta berririk gabe, ez du asko balio, beraz, BNItik ahaleginak egiten dira salmenta aukerak sortzeko. BNIko bilera baten atal garrantzitsuenetako bat 60 segundutako aurkezpenak dira; zure produktua lankideei saltzea ez da heburua baizik eta haiek behar duten informazioa eskaintzea zuretzat salmenta aukerak antzeman ditzaten eta zuk deituko dituzun bezero indartsuekin harremanetan jar zaitzaten. Interesa duen alderdiak argi laga dezake nor izan daitekeen, edo ez, bezero ona, zer motatako zerbitzu edo produktuak eskaintzen dituen, eskaintza bereziak eta bere zerbitzuak aukeratzeko arrazoiak, konpetentziakoarenak baino".

Datuak

Estatu mailan, 5.629 kidek osatzen duten 191 talde daude. Azken hamabi hilabeteetan 370.340 erreferentzia sortu dira eta 220.922.857 €-ko balioa sortu da negozio itxian. Mundu mailan, 66 herrialdetan, 191.000 kide baino gehiago daude, 7.300 talde baino gehiagotan banatuta. Aurreko urtean, 2015ean, 6,6 milioi erreferentzia lortu ziren eta sortutako negozioaren 9.000 milioi euro baino gehiago. 

Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek BNI Espainia web orrira jo dezakete.