Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Bizilagunak' programaren beste edizio berri bat egingo da azaroaren 17an Eibarren, jatorri eta kultura desberdinetako familien arteko ezagutza eta elkarrizketa sustatzeko

2019/10/31

Programan jatorri desberdineko bi familia elkartzen dira, horietako baten etxean egiten den bazkari baten inguruan. Aurten laugarren edizioa izango da; Udalak eta Eta Kitto Euskara Elkarteak antolatu dute.

 Eibarko Udalak, Immigrazio eta Kultur Aniztasuneko atalaren bitartez, eta ‘… eta kitto!’ elkartearekin lankidetzan, ‘Bizilagunak’ programaren laugarren edizioa antolatu du azaroaren 17rako, igandea, eta Eibarko herritarrei parte hartzeko gonbita egiten die. Programa honen helburua da auzo-sare inklusiboak eta askotarikoak sortzea eta ezagutza eta elkarrizketa sustatzea, topaketa errazteko eta jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa zailtzen dituzten oztopoak eraisteko.

Bizilagunen edizio berria 14:00etatik aurrera egingo da, aurrez elkar ezagutzen ez duten bi familiaren arteko bazkari baten bidez. Bi familiak dinamizatzaile batekin egongo dira, eta bazkaria bi familietako baten etxean izango da. Parte hartzaileek nola egin aukeratu dezakete: familia anfitrioi gisa bere etxean, familia gonbidatu gisa, edo otorduen dinamizatzaile gisaJarduera hori zehatzago ezagutzeko, informazioa jasotzeko edo izena emateko interesa duten pertsonek eta familiek leku hauetara jo dezakete: Udala (Kultura Aniztasunerako unitatea), 943708440 telefonoa, posta elektronikoa, 'Immigrazioa@eibar.eus; edo Eta Kitto Euskara Elkartea, telefonoa, 943200918, posta elektronikoa, Ongietorri@etakitto.eus'.

Bizilagunak ekimena SOS Arrazakeria Gipuzkoak bultzatutako programa bat da, Euskal Herriko hainbat herritan egiten dena. Jatorri desberdinetako pertsonak eta familiak elkartzean datza, ezagutza eta bizikidetza sustatzeko xedez; horrela, parte-hartzaileek munduko beste leku batzuetako janariak ezagutzeko aukera dute, eta baita beste hizkuntza, istorio eta kontakizun batzuk entzun ere.