Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bide publikoa okupatzeko eta/edo material eskaerak tramitatzeko arau berriak

2015/06/01

Autobus, karabana eta halakoekin bide publikoan lekua hartzeko eskaerak egiteko eta materialak eskatzeko fidantzarik edo bermerik ez da eskatuko.

Azken urteetan, gutxi gorabehera % 3,5eraino gutxitu dira autobusek, karabanek eta halakoek bide publikoa hartzeagatik bertan egindako kalteak eta Udalak utzitako materialetan izandakoak.

Emaitza horiek onak direla ikusita, eta herritarrei tramiteak errazteko asmoz, Udalak hauxe erabaki du: autobus, karabana eta halakoekin bide publikoan lekua hartzeko eskaerak egiteko eta materialak eskatzeko bermerik ez eskatzea. Gainera, ahalik eta agiri gutxien eskatzea erabaki du.

Eibarko Udalekook uste dugu hobekuntza horiek aurrerapauso bat direla Herri Administrazioa gardenagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Hala ere, guztion konpromisoa behar dugu bide horretan aurrera egiteko.

Prozedura berria:

  • Eskaerak, orain arte bezala, beranduenez jarduera baino 20 egun lehenago egin behar dira. Eskaera bana aurkeztu behar da jarduera bakoitzeko. Eskaerarekin batera, jarduerari buruzko egitarau osoa aurkeztu behar da, bai eta 1:200 eta 1:100 eskalen arteko plano zehatz bat ere. Plano horretan, zer eremu hartu nahi den erakutsi behar da, eta zertzuk jarri nahi diren (mahaiak eta aulkiak, oholtzak, ur- eta argi-hartuneak, eta abar), haien kopuruak, tamainak eta kokalekuak adierazita. 
  • Udalak, erabakiaren berri emateko, eskaeran adierazitako jakinarazpen bidea erabiliko du (badago jakinarazpena PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan bertan jasotzea). Erabakia aldekoa bada, jakinarazpenean bertan adieraziko du zelan eta non utzi eta jasoko diren materialak.
  • Jarduera amaitutakoan, materialak eta bide publikoa zelan dauden begiratuko du Udalak. Eremua eta/edo materialak kaltetu badira, kalteak zenbatekoak diren kalkulatuko du. Kopuru hori derrigorrezko ondare-prestazio bat da, eta, kobratzeko, diru-bilketako prozedurari jarraituko dio Udalak,  prozedura  horrek  dakartzan errekarguak gehituta hala badagokio.


Eskaera orri berria, aurkeztu beharreko dokumentuak, etab. kontsultatzeko, sakatu hemen.