Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berriro zabaldu da epea Txontako Formazio eta Enplegu Planaren Programan izena emateko

2019/09/09

Eibarko Udalak, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartearekin eta Armeria Eskolarekin batera, erabaki du beste epe bat ezartzea irailaren 9aren eta 30aren artean izena emateko. Erabaki hau hartzearen arrazoia izan da aurreko epean Programa martxan jartzeko gutxieneko parte-hartzaileak lortu ez izana.

Eibarko udalak, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartearekin eta Armeria Eskolarekin batera, berriz ere zabalduko du epea Txontako Formazio eta Enplegu Programan izen emateko irailaren 9tik 30era bitartean, biak barne.

Aurreko epea uztailaren 11ren eta 30aren bitartekoa zen, baina ez zen lortu hil honetan Programari hasiera eman ahal izateko gutxieneko parte-hartzaile kopurua.

Programa honen helburua da Txonta auzoko pertsonen enplegagarritasuna eta ekintzailetzan laguntzea, azken xede izanik lan-merkatuan txertatzea erraztea. Gainera, programa hau Txonta auzoko zaharberritze globalaren parte da, eta Eibarko Udalak Eusko Jaurlaritzaren 2.300.000 euroko dirulaguntza bat jaso du harengatik. Plana bakarrik auzo honetara mugatuta egotearen arrazoia dirulaguntza honen hitzarmena da, non bere klausula eta obligazioen artean jasotzen den Eibarko Udalak enplegu eta formazio programa bat egin behar duela auzokideentzat.

Lehen fase batean laguntza pertsonalizatu bat egingo zaio parte-hartzaile bakoitzari, gidatuz eta orientazio emanez profil profesionala ezartzeko. Une horretan, formazio-ibilbide bat definituko da parte-hartzaile bakoitzarentzat ezarritako profilaren arabera.                                             

Geroago, bigarren fase batean, zeharkako formazio bat hasiko da, langabeen profilari egokitutako oinarrizko edukietan trebakuntza emateko, esaterako, matematika, informatika edo hizkuntzetan. Halaber, tutoretza-lan bat egingo da parte-hartzaile bakoitzarekin.

Behin zeharkako formakuntza amaituta, pertsona bakoitza bere premia eta gaitasunetara gehien egokitzen den formaziora bideratuko da Eibarko eta inguruko ikastetxeetan.

Azkenean, eta parte-hartzaileek formazioa amaitu eta gero, lagundu egingo zaie lana bilatzen, horretarako tresnak emanez, curriculum vitae diseinatuz edo haien profiletan interesa izan dezaketen enpresak identifikatuz.  

Alberto Albistegui, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzaren zinegotziaren esanetan, “sailaren kezka nagusia enplegua da, eta hori urtez urte ikusten da, bai gure aurrekontuen ekonomia-atalean, bai formazio-programetan parte-hartzen duten onuradunen kopuruan ere, zeinek laneratze-maila altua duten. Pentsatu dugu, planaren ezaugarriengatik, eginkizun hori egiteko entitate egokiena Armeria Eskola dela.”

2019ko urrian hasi eta 2020ko uztailean amaituko den programa erabat doakoa da, Eibarko Udalak finantzatzen baitu osorik.

Irailaren 12an, 10:00etan, programari buruzko beste informazio-jardunaldi bat egongo da Txontako bulegoan; bertara joan daiteke informazio gehiago jaso nahi duen edonor, kontuan izanik programa hau Txontako auzokideentzat bakarrik dela.  

Programan parte hartu nahi duenak informazioa eska dezake bai Eibarko Udalean, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako sailean (Ainhoa Romero - 943 70 84 51), bai eta Armeria Eskolako Elkartean bertan ere.  (Ainara Arrate - 943 20 32 44).