BERRIKETAN hizkuntza boluntariotza programaren bigarren edizioa martxan da
Lehen edizioaren arrakasta eta gero, Eibarko Udaleko Immigrazio alorra BERRIKETAN hizkuntza boluntariotza programaren bigarren edizioan lanean ari da. Otsailean zehar partaideen atzematea, elkarrizketak eta hizkuntza bikoteak eratuko dira. Hautatuko pertsonak martxoan hasiko dira programarekin, informazio saio batetan parte hartu eta gero.
BERRIKETAN programak jatorri ezberdinetako eibartarrei, modu lasai eta erlaxatu batean, hizkuntzen (erdera edota euskara) praktika erraztea bilatzen du. Bestalde, herrian dauden kultura ezberdinen arteko elkarezagutza ere sustatzen du; herritarrek, lehen eskutik, herritar berrien jatorriak eta migrazio-proiektuak ezagutzea, hizkuntza praktikatzen laguntzen duten bitartean; iritsi berri den pertsonak, hizkuntza praktikatzen duen bitartean, Eibarko historia eta bitxikeriak ezagutzea.
Informazio gehiagorako edota izena emateko:
Eibarko Udaleko Immigrazio alorra: 943708440 / inmigrazioa@eibar.net