Berba lehiaketa: hitz bikoteak
2014/01/24
Eibarko bi euskaltegiek Udalarekin lankidetzan hitz bikoteen lehiaketa antolatu dute. Jendearentzat gustukoena den hitz bikotea (izena+adjektiboa) hautatzeko lehiaketa izango da aurtengoa.
Hitz bikoteak oso desberdinak izan daitezke: begirada zorrotz, irribarre gozo, hanka-gorri, tripa-handi...edo orijinalagoak.
Parte hartzaile bakoitzak berari gehien gustatzen zaion hitzen konbinazioa (izena+adjektboa) aurkeztu dezake, eta jendearen botoen bitartez aukeratuko da irabazlea.
Parte hartzeko proposatu nahi den hitz bikotea euskaltegia@eibar.net edota eibar@aek.org helbidera bidali behar da, izena eta telefonoa ere adieraziz. Euskaltegietara gerturatu nahi dutenentzat, bertan proposamenak sartzeko kutxatilak egonogo dira prest. Proposamenak egiteko azken eguna otsailaren 16a izango da.
Ikusi HEMEN oinarriak osorik.