Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berba lehiaketa

2012/02/10

Eibarko bi euskaltegiek (Udal Euskaltegiak eta AEK-k) berba lehiaketa antolatu dute Udalaren lankidetzaz: Eibarko herria aproposen definitzen duen berba lehiaketa

 

Parte hartzeko:

  • Parte hartu nahi duenak Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aukeratu behar du. Eibarko Euskararen Hiztegian hitz asko dituzue aukeran: www.eibarko-euskara.com
  • Berbak euskaltegietara joanda aurkez daitezke edo posta elektronikoz: euskaltegiaeibar@telefonica.net / eibar@aek.org
  • Ez da beharrezkoa berba zergatik aukeratu den arrazoitzea.
  • Berbak aurkezteko epea otsailaren 20an bukatuko da.

 

Botoa emateko:

  • Botoa www.eibarko-euskara.com web gunean eman beharko da, otsailaren 23tik martxoaren 2ra bitartean.
  • Aurkeztutako berben artean gustukoena aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin beharko.

 

Sariak:

  • Saria ematerako orduan, epaimahaiaren erabakia eta jasotako boto-kopurua hartuko dira kontuan:
  • Bi sari emango dira:
  1. Irabazlearentzat: Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera (antzerki jardunaldietakoak salbu), Armagintza Museorako bi sarrera, Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren Eibar Oasi Liberala liburua.
  2. Parte-hartzaileen artean zozketa bidez ateratzen denarentzat: Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren Eibar Oasi Liberala liburua.

Azkeneko bi urteetan ere antzeko lehiaketak antolatu dituzte Eibarko Udalak, Udal Euskaltegiak eta AEK-k. 2010ean berba lehiaketa egin zen eta epaimahaiak hautatutako berba "antxintxiketan" izan zen. 2011n, berriz, esaera zaharren lehiaketa antolatu zen, eta botu gehien jaso zituen esamoldea "hartzeko pronto, emateko tonto" izan zen.