Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berba lehiaketa zabalik

2012/02/23

Badoa aurrera Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalaren laguntzaz antolatu duten berba lehiaketa.

Otsailaren 20an bukatu zen berbak aurkezteko epea, eta orain, botoa emateko momentua da.

Guztira 73 parte-hartzaile izan dira, eta berbak, 67, errepikatuta zeudenak behin bakarrik ipini ditugu eta.

Berbak www.eibarko-euskara.com orrian dituzue.

Botoa emateko, zuen ustez Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aukeratu eta botoa jartzen duen tokian klikatu besterik ez duzue egin behar. Epea martxoaren 2an bukatuko da.

Berba irabazlea epaimahaiak aukeratuko du boto gehien jasotzen dituzten berben artean.