Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Basque Country International Women's Cup" emakumezkoen eskubaloi txapelketa egingo da Eibarren azaroaren 27an

"Basque Country International Women 's Cup" emakumezkoen eskubaloi txapelketaren aurkezpenaren irudia.

"Basque Country International Women 's Cup" emakumezkoen eskubaloi txapelketaren aurkezpenaren irudia.

2021/11/16

Sarrera arruntaren prezioa 15 eurokoa izango da eta eskubaloiko klubek 10 euroko prezio berezia izango dute. Horri buruzko informazio guztia laster argitaratuko da Eibar Eskubaloia fundazioaren webgunean.

Ipuruako Kiroldegiak "Basque Country International Women 's Cup" emakumezkoen eskubaloi txapelketa hartuko du azaroaren 27an. Gaur goizean aurkeztu dute Jon Iraola alkateak, Ander Curiel Kirol zinegotziak, Gaizka Bilbao eta Jon Mikel Lejardi Eibarko Eskubaloi Taldeko presidenteak eta lehendakariordeak, hurrenez hurren, eta Sergio Barcenilla Euskadiko Eskubaloi Federazioko presidenteak.

Txapelketan bi partida jokatuko dira, Brasil eta Argentinako selekzioekin. Hilaren 27an, 15:30ean Euskadiko selekzioak Brasilen aurka jokatuko du, eta 17:45ean Finlandiak eta Argentinak neurtuko dituzte indarrak. Era berean, Luxenburgoko konbinatuak ere parte hartuko du nazioarteko txapelketan.

Bestalde, Bizkaiko Berango eta Leioa udalerriak Eibarkoarekin bat egingo duten beste bi egoitza dira.

Hilaren 23an, 25ean, 26an eta 27an egingo den ekitaldi honen helburua da eskubaloia bultzatzea, baita horrelako ekitaldiak ikusaraztea eta erregulartasun handiagoz egitea ere.

Antolatzaileen hitzetan, "Nazioarteko emakumezkoen eskubaloiak kirol hau gustuko duten pertsona guztiak bilduko ditu, eta Eibar ekitaldiaren epizentroan jarriko du, kontuan izanik, gainera, Eibar Eskubaloia sortu zeneko 10. urteurrena eta jada desagertuta dagoen JD Arrateren jaiotzaren 75. urteurrena ospatzen direla. ".

Nazioarteko emakumezkoen eskubaloiko selekzio aipagarriak izango ditu ekitaldiak, eta bi efemerideen oroitzapen-programaren barruan dago.

Sarrera arruntaren prezioa 15 eurokoa izango da eta 10 euroko prezio berezia aurreikusten da eskubaloiko klubetako kideentzat. Salmentaren logistika guztia laster iragarriko da Eibar Eskubaloia taldearen webgunean.