Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Balkoiak eta leihoak apaintzeko III. lehiaketaren sariak banatu dira

Alberto Albistegui, Ingurumen zinegotzia, eta lehiaketako hiru irabazleak.

Alberto Albistegui, Ingurumen zinegotzia, eta lehiaketako hiru irabazleak.

2021/07/20

Lehiaketaren helburua da hiriko ingurumenaren eta estetikaren kalitatea hobetzen laguntzea, herritarren inplikazioaren bidez.

Eibarko Udalak Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera antolatutako III. balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dira. Aurten 24 pertsonak hartu dute parte.

Epaimahaiak uztailean zehar parte hartu duten balkoi eta leihoak bisitatu eta baloratu ditu, multzo ederrena saritzeko asmoz.  Balorazio-irizpideak hauxek izan dira: konposizioaren ikusgarritasuna, originaltasuna eta sormena, apaingarrien kalitatea, multzoaren eta diseinua, eta baita apaintzen hartutako lana ere.

Aurten, iaz bezala, parte hartu duten balkoiek bereizgarri bat izan behar zuten bistan epaimahaiak identifikatu ahal zitzan; hortaz, kartel hori uztailerako jarrita izan ez duten balkoi eta leihoak, edo kaletik ikusteko moduan jarri ez dutenak, ez dira baloratuak izan.

Eibarko Udalak bi sari eman ditu: lehenengoa, 200 eurokoa, Rosa Garagarza Gurrutxagarentzat izan da eta bigarrena, 150 eurokoa, Yolanda Bahamonde Rejorentzat; iazko irabazle berdinak. Berrikuntza gisa, aurten eskualdeko saria (Ermuak eta Elgoibarrek parte hartu dute) Eibarren ere banatu da, eta Maite Aranberrik irabazi du 250 euroko saria.

Eibar Merkataritza Gune Irekiko dendetan gastatzeko bonuekin batera, Alberto Albistegui Ingurumen zinegotziak diploma bana eman die irabazleei.

Lehiaketa honen helburua izan da herritarren parte-hartzearen bidez herriaren ingurumen-kalitatea eta itxura estetikoa hobetzen laguntzea. Landareek eta loreek lagundu egiten dute hiri-ingurumen atseginago eta estetikoago bat sortzen guztion gozamenerako, eta ekimenaren bidez herritarren artean ohitura on hori bultzatu nahi izan da.

Lehiaketaren deialdia, joan den maiatzean egin zena, 400 loreren banaketarekin osatu zen.

1. saria: Rosa Garagarza

2. saria: Yolanda Bahamonde

 Eskualdeko saria: Maite Aranberri