Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Balkoiak eta leihoak apaintzeko II. Lehiaketaren sariak banatu ditu Eibarko Udalak

Jon Iraola, Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzia; lehiaketako irabazlea eta bigarren sarituaren semea.

2019/07/19

Lehiaketaren helburua da hiriko ingurumenaren eta estetikaren kalitatea hobetzen laguntzea, herritarren inplikazioaren bidez.

Eibarko Udalak Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera antolatutako II. balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dira. Aurten 29 pertsonak hartu dute parte.

Epaimahaiak uztailean zehar parte hartu duten balkoi eta leihoak bisitatu eta baloratu ditu, multzo ederrena saritzeko asmoz. Balorazio-irizpideak hauxek izan dira: konposizioaren ikusgarritasuna, originaltasuna eta sormena, apaingarrien kalitatea, multzoaren armonia eta diseinua, eta baita apaintzen hartutako lana ere.

Gainera, aurten berrikuntza bezala, parte hartu duten balkoiek bereizgarri bat izan behar zuten bistan epaimahaiak identifikatu ahal zitzan; hortaz, kartel hori uztailerako jarrita izan ez duten balkoi eta leihoak, edo kaletik ikusteko moduan jarri ez dutenak, ez dira baloratuak izan.

Eibarko Udalak bi sari eman ditu: lehenengoa, 200 eurokoa, Rosa Garagarza Gurrutxagarentzat izan da, iaz ere irabazi zuena, eta bigarrena, 150 eurokoa, Yolanda Bahamonde Rejorentzat. Lehiaketaren aurreko edizioan bezala, irabazleek Eibarko Merkataritza Gune Irekiko komertzioetan gastatu ahalko dute dirua.

Hirigintza, Ingurumen eta Obra zinegotzia den Joan Iraolak entregatu zizkien diplomak irabazleari eta bigarren sarituaren semeari, sari banaketan egotea posible izan ez zuelako.

Bestalde, eskualdeko saria, 250 euroko bonu batekin, Mutrikura joan da.

Lehiaketa honen helburua izan da herritarren parte-hartzearen bidez herriaren ingurumen-kalitatea eta itxura estetikoa hobetzen laguntzea. Landareek eta loreek lagundu egiten dute hiri-ingurumen atseginago eta estetikoago bat sortzen guztion gozamenerako, eta ekimenaren bidez herritarren artean ohitura on hori bultzatu nahi izan da.

Lehiaketaren deialdia, joan den maiatzean egin zena, 400 loreren banaketarekin osatu zen.

1. saria

2. saria