Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Auzoetako bilerak: azaroaren 13an Amaña auzokoekin

2012/11/09

Hurrengo bilera azaroaren 15ean izango da Legarren, eta datozen asteetan, Eibarko gainerako auzoetan egingo dira. Auzo edo leku bakoitzean egindako lanen inguruko informazioa -joan zen urtean egindako proposamenen eta aurkeztutako kexetan oinarritutakoa- jendearen eskuetan egongo da Pegoran bilera egin baino egun batzuk lehenxeago.

Astearte honetan, azaroaren 13an, berriro ipiniko da martxan auzoz auzoko bilerena, auzoetako jendearen kezkak, iradokizunak edo erreklamazioak ezagutzeko. Ekimen honek hamar urte baino gehiago ditu eta joan zen urtean ere egin zen. Lehenengo bilera asteartean izango da eta Amaña auzoko jendearendako izango da. Parrokiako lokaletan egingo da bilera, 19:00etan.

Oraingoan, auzoko bilera hauen inguruan, badago nobedade bat: Maixa, herritarren parte-hartzerako mahaiak lagunduko duela bilera hauen nondik norako guztiak hobetzeko.

Hurrengo bilera Legarre eta inguruetako jendearendako izango da (Arrate Bide, Mekola, Abontza Bide, Miraflores) eta azaroaren 15ean izango da, 19:00etan, San Andres ospitalean.

Guztira, zazpi izango dira egingo diren bilerak. Bilera horiez gain, Legarre eta Amañakoez gain, Urki, Ipurua, Jardiñeta-Estaziñoa-Matxaria, Urkizu aldekoentzat ere izango dira. Hau da, Eibarko erdialdekoendako eta barrena aldekoendako.

Joan zen urteko emaitzak:

Amañan, auzoko jendeak 32 kexa eta proposamen planteatu zituzten; horietatik bost atzera bota dira bidezkotzat ez zirelako jotzen eta gainerako 27an gauzatu dira edo zerbait egin da. Legarreko bileran 49 izan ziren auzokoek aurkeztutako kexak eta proposamenak. Horietako lau atzera bota dira, sei aztertzen edo egiten ari dira eta gainerako 39ak burutu dira.

Auzo edo leku bakoitzean egindako lanen inguruko informazioa –joan zen urtean egindako kexetan eta proposamenetan oinarritutako lanak- jendearen eskuetan egongo da Pegoran bilera egin baino egun batzuk lehenxeago.